Berriak Segurtasuna

Josu Zubiagak eta Sonia Díaz de Corcuerak La Vueltak Euskadiko trafikoan izango duen eragina eta aktibatuko den dispositiboa azalduko dituzte

2020-10-15

“La Vuelta" Euskaditik igarotzeak trafikoan izango dituen eraginak eta dispositiboa

Bilbo, 2020ko urriak 15

Segurtasuneko Sailburuorde Josu Zubiagak eta Trafikoko Zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak gaur azaldu dituzte Euskadiko Trafikoa eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan “La Vuelta” Euskadin izango den egunetan, urriaren 20an eta 27an, txirrindulariek igaroko dituzten errepideetan eta 25 udalerrietako kaleetan lasterketak izango dituen eraginak eta abian jarriko den dispositiboa. Kasu honetan salbuespenezko neurriak ezarriko dira osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz, eta Arrateko eta Urduñako mendateetako igoeretan ez da publikorik izango.


Eraginak trafikoan:

Urriak 20: 1. etapa. Irun – Eibar. 173 km.
(Irun, Errenteria, Donostia, Hernani, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga, Legazpi, Oñati, Bergara, Eibar)
• Irteera Ficoban izango da 12:51n. Ibilbide neutralizatua Irun erdialdetik.
• Santiago zubia itxi egingo da trafikoarentzat 07:00etatik 16:00ak aldera arte.
• GI-636 errepidea 12:15ean itxiko da Osinbiribileko biribilgunean eta Zubimusun. Ordu horretatik aurrera Irun blokeatuta geratuko da, eta autobidetik bakarrik pasatu ahal izango da.
• N-636 errepidean, Errenterian, Altamirako tunela 12:30ean itxiko da. Ordezko bideak erabiltzea gomendatzen da, herria eta Gi-636 errepidea kolapsatu ez daitezen.
• Errepideak lasterketaren burua iritsi baino 40 minutu lehenago itxiko dira.
• Arretaz ibili behar da Donostiako hirigunean. “La Vuelta” 12:35 aldera sartuko dela aurreikusten da, eta trafiko-arazoak eragin ditzake, beraz.
• Donostia eta Zestoa artean N-634 eta GI-631 errepideetatik zirkulatzen dutenek erne ibili beharko dute enpresetako sarrera-irteerekin 14:00etatik aurrera. Ordezko bideak erabiltzea gomendatzen da eta, ahal den neurrian, lantokietako sarrera-irteerak mailakatzea.
• Urretxu eta Zumarraga aldean ere auto-ilarak sortuko direla aurreikusten da.


Urriak 27: 7. etapa. Gasteiz – Uribarri Gaubea. 159 km.
(Vitoria-Gasteiz, Landa, Gopegi, Murgia, Urduña, Espejo, Añana, Subijana-Morillas, Izarra, Uribarri Gaubea)

• Irteera Gasteizen izango da 13:00etan, Mendizabalatik. Ibilbide neutralizatua hiriburuko ingurabidean. Duranatik irtengo da.
• Ez da trafiko-arazo esanguratsurik aurreikusten, Murgia inguruan, Altubeko gainean, izan ezik.
• Urduñako igoera bi aldeetatik itxiko da ibilgailuen eta pertsonen trafikoarentzat 08:30etik aurrera, eta ez da irekiko lasterketa bigarren bueltan igaro arte.
• Gaubeako helmuga ingurua ere itxita egongo da publikorik izan ez dadin.

Murrizketak
• Urriaren 20an itxita egongo da Arrateko mendateko bidea goizeko 08:15etik, bai ibilgailuentzat bai bizikletentzat eta oinezkoentzat (N-634, Azitain, Matxaria eta Ixuako igoera Barinagan).
o Ikastolarako bidea bakarrik egongo da zabalik (14:30erako jaitsita egongo dira ikastetxeko langile eta ikasle guztiak).
o Aurretik, eta azpiegitura muntatzeko, mendateko igoera itxi egingo da urriaren 18an 19:00etan, eta helmugako azken kilometroa itxita egongo da urriaren 19ko goizeko 08:00etatik.
• Urriaren 27an, mugatu egingo da Urduñarako igoera bi aldeetatik, goizeko 08:30etik aurrera.
• Era berean, itxita egongo da helmugako bidea Gaubean.

Baliabideak
• Ertzaintzak 450 agente mobilizatuko ditu lehenengo etapan, lasterketaren Gipuzkoako zatian; eta 220 zazpigarren etapan, Arabako zatian.
• Horietatik 50 Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako trafiko-unitateetako motoristak izango dira.
• Proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa udaltzaingoekin elkarlan estuan gauzatuko da.

Gomendioak:
Segurtasun Sailak herritarrei dei egiten die:
• Arrateko eta Urduñako mendateetara eta Gaubeako helmugara hurbildu EZ daitezen.
• Ahal dela, txirrindulari-probak eragindako lekuetatik igaro ez daitezen.
• Garraio publikoa erabil dezaten, ahal den neurrian.
Nahitaez zirkulatu behar izanez gero, ordezko bideak erabiltzea, aurretik ibiltzea, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen aginduak jarraitzea eta errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen da. Errepideei buruzko informazioa hemen kontsulta daiteke: 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.eus webgunean, twitterreko @TrafikoaEJGV kontuan eta TrafikoaEJGV APPan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak