Berriak Osasuna

Aurten, Osakidetzak gripearen aurkako txertoa jartzeko hitzordua emango du

2020.eko urriak 09

Gripearen Aurkako Txertaketa Kanpaina: “Aurten, inoiz ez bezala, gripetik alde egin!”

 

  • 65 urtetik gorakoek, haurdun dauden emakumeek eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek hitzordua izango dute Osakidetzan txertoa jartzeko, urriaren 13tik aurrera
  • Osasun Sailak 2 milioi euro inbertitu ditu 558.000 dosi eskuragarri izateko, iaz baino heren bat gehiago
  • Osakidetzak 300 bat leku berezi aurreikusi ditu txertoa jartzeko; leku horien herena Osakidetzaren saretik kanpo dago
  • Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak biztanleen eta profesionalen taldearen segurtasuna babesteko egin den ahalegina nabarmendu du, eta esan du “txertoa gripearen aurrean dagoen prebentzio-neurririk onena dela”

 

Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak, gaur, Bilbon, 2020/2021 gripearen aurkako txertaketa-kanpaina aurkeztu du: "Aurten, inoiz baino gehiago, gripetik aldendu!”. Kanpaina urriaren 13an hasiko da, asteartean. COVID19-aren ondorioz, segurtasun-neurri zorrotzagoak hartu dira eta, hori dela eta, aurten Osakidetzak berak emango dizkie hitzorduak arrisku handiko herritarrei. Gainera, aurtengo nobedadea da Osakidetzako saretik kanpoko ehun bat txertaketa-gune ezarri direla.

Sailburuak, Ana Bustindui Osasun-laguntzako zuzendariordearekin eta Enrique Peiró Pazientearen Segurtasunerako programen koordinatzailearekin batera, gaur eguerdian, Osasun Sailak Bilbon duen egoitzan emandako prentsaurrean, honako hau esan du: “txertoa, gaur egun, prebentzio-neurririk onena da”.

 

XEDE-POPULAZIOA

Txertoa, nagusiki, 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei eta haurdun dauden emakumeei zuzentzen zaie, haiek jotzen baitira arrisku-taldetzat. Kanpainaren helburua da arrisku-talde horietako pertsona bakoitzaren osasuna babestea, bai eta osasun kolektiboa ere.

 

SEGURTASUNA BABESTEA

Aurten, koronabirusaren ondorioz,  profesionalen eta oro har herritarren segurtasuna babestea da xedea. Hori dela eta, txertaketa-denboraldia hiru bloketan antolatu da: lehen fasean, egoitzetako pertsonei eta pertsonal sanitarioari eman zaie txertoa, talde hauen kutsatzea ahalik eta gehien saihesteko; bigarren fasean, Osakidetzak emandako hitzorduen bidez, arrisku-taldeetako pertsonen txertaketa bermatuko da, eta, urriaren 31tik aurrera, txertoa hartu duten gainerako herritarrek hitzordua eskatu ahalko dute dagokien osasun-zentroan eta txertoa jasoko dute data horretatik aurrera. Hori horrela, Sailburuak herritarren elkarlana eskatu du Osakidetzako oharrei jarraitzeko; izan ere, nahikoa denbora dago datozen asteotan txertoa jartzeko.

Era berean, Osakidetzak txertoa jartzeko leku bereziak antolatzea erabaki du. Guztira 300 gune daude, eta, aurten, nobedadea da gune horietako herena Osakidetzako saretik kanpoko lekuetan gaitu direla. Txertaketa-guneen zerrenda erantsi da.

 

EROSI DIREN DOSIAK

Osakidetzak 2 milioi euro inbertitu ditu 558.000 dosi eskuragarri izateko, iaz jarri ziren txertoen heren bat gehiago (416.000). Bi txerto-mota erosi dira, eta, horretarako, Osasunaren Mundu Erakundeak ipar-hemisferiorako ematen dituen gomendioak hartu dira aintzat:

  • Azaleko antigeno inaktibatuaren gripearen aurkako txertoa (Chiroflu®), 6 hiletik aurrerako herritarrentzat.
  • Azaleko antigeno inaktibatuen gripearen aurkako txertoa, MF59C.1 lagungarriduna. 65 urteko edo gehiagoko pertsona instituzionalizatuei zuzentzen zaie (Chiromas®).

 

2019/2020KO TXERTAKETA-KANPAINAREN DATUAK

Nahiz eta gripea, hasiera batean behintzat, gaixotasun onbera izan, arrisku-talde batzuetan konplikazioak eragin ditzake. Aurreko denboraldian, gripearen intzidentzia altuena 65 urtetik gorako taldean izan zen. Iaz, 1.304 ospitalizazio erregistratu ziren gripe egiaztatuarekin; haietatik, 333 kasu larriak izan ziren, eta 45 hildako egon ziren gaixotasun horren ondorioz. Aurreko kanpainako txertaketa-tasa honako hau da:

Arrisku-taldea

Estaldura

65 urteko edo gehiagoko pertsonak

% 58,8

Pertsona instituzionalizatuak

% 95,5

Haurdun dauden emakumeak

% 44,3

Osakidetzako profesionalak

% 37,4

 

BABESTU ZAITEZ!

Gogorarazi behar da, koronabirusaren kasuan bezala, gripearen aurkako kanpaina aukera bat dela prebentzioko eta higieneko oinarrizko ohiturak hartzeak duen garrantziaz kontzientziatzen jarraitzeko. Ohitura horietako batzuk, besteak beste, honako hauek dira: eskuak sarri garbitzea, maskara erabiltzea eta urruntze soziala gordetzea.

 

Bilbo, 2020ko urriaren 9a

 

4 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 2 egun

    hola soy una persona de 56 años con una patología cardiaca desde hace tiempo y según los informes de alto riesgo, llamo hace 10 días para poder vacunarme (como hace 14 años)y me dicen que ahora te llaman ellos.......pes sigo esperando y esperare otros 10 días a ver si hay suerte, no me parece normal, espero no coger la gripe antes

  • Orain dela 7 egun

    Buenos días. Tengo 71 años y, de acuerdo con las recomendaciones para la campaña de vacunación antigripal, he estado esperando hasta ayer dia 20 a que Osakidetza me llamase para darme la cita.
    A la vista de que tenía alrededor bastantes personas de mi mismo grupo de riesgo ya les habían llamado e incluso vacunado llamé por teléfono a Osakidetza donde me informaron que seguramente muchas personas habían llamado y recibido la cita ya que desde Osakidetza solamente se estaba llamando los fines de semana porque no daban abasto para contactar con todo el mundo..!?
    Evidentemente me dieron la cita pero pregunto: ¿Como es posible que, supongo que la Consejería, organice una campaña con unas instrucciones específicas tan claras de no llamar para pedir cita y después me entero que no están haciendo lo que dicen?

  • AA
    2020.eko urriak 15

    Hola, tengo 47 años y soy hipertenso, no me he vacunado nunca contra la gripe pero como grupo de riesgo no se si debería hacerlo, no me han llamado para darme cita

  • 2020.eko urriak 13

    Jubilado de la administración de 62 años, ha estado administrándose la vacuna contra la gripe durante 35 años. En un principio no es persona de riesgo ¿Puede solicitar le administren la vacuna contra la gripe?

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariordea Ana Bustinduy, eta Osakidetzako Osasun Publikoko Programen eta Pazientearen Segurtasunaren koordinatzaile Enrique Peiro