Berriak Osasuna

Ohar informatiboa: Sansomendi (Gasteiz)

2020.eko urriak 07

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen dio.

 

ZEINEK?

Vitoria-Gasteizko Sansomendi auzoko herritarrak, 17 eta 60 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

- Telefonoz eskatu aurretiko hitzordua; horretarako, Sansomendi osasun-zentrora deitu beharko dute, 945 006 780 zenbakira, edo Osasun Kontseiluaren telefonora, 900 203 050 zenbakira.

- Edo hitzordurik gabe joan, ordutegi honetan:

- Osteguna eta ostirala: 15:30 - 21:30.

- Larunbata, igandea eta astelehena: 08:30 - 14:30 | 15:30 - 21:30.

 

Probak bihar, urriak 8, hasiko dira, osteguna, 15:30ean, Araba Unibertsitate Ospitalean – Kanpo-Kontsulten eraikinean: -1 solairua (sotoa), aparkalekuko sarreratik. Urriaren 12ra arte, egingo dira, egun hori barne.

 

Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.

 

OHARRA: Laginak hartzen diharduten Osakidetzako profesionalek ez dute adierazpenik egingo hedabideetan.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 7a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau