Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Argi berdea Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko eztabaidari (Gobernu Bilera 2020-10-6)

2020-10-06

Gobernu Batzordeak argi berdea eman dio  EH Bilduk Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legea aldatzeko proposamena aintzat hartzeari.

Jaurlaritzak lege-proposamenaren tramitazioa aintzakotzat hartzearen alde egiten du uste baitu ekimenari buruzko eztabaida eta aldaketa oro Eusko Legebiltzarrari dagokiola, hala bere erregimenari buruz nola funtzionamenduari buruz. Izan ere, Legebiltzarretik zuzenean eratortzen den erakundea da Herri Kontuen Euskal Epaitegia. 

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu nahi du Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren osaketa Legebiltzarraren gehiengoz eta babesaz onartzen dela. (EH Bilduren proposamenaren irudiko, Epaitegiko kideen hautaketa legebiltzar talde bakoitzaren ordezkaritza portzentajearen araberakoa izan behar luke).

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2020-10-06

    Revisar la autonomía municipal cuando se puedan tomar decisiones con menor impacto y más sostenibles y se tomaran decisiones menos trabajadas y con mayor gasto en tiempos de escasez.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2020-10-06

    Udal-autonomia berrikusi, eragin txikiagoko eta jasangarriagoko erabakiak har daitezkeenean, eta hain landuta ez dauden eta gastu handiagoa duten erabakiak hartzen direnean.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko