Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak elkarrekin jardungo dute mugikortasun jasangarria sustatzen

2020.eko urriak 06

Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraioko sailburuorde Pedro Marcok eta Arabako Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru diputatu Blanca de la Peñak lan-bilera egin dute gaur Lakuan. Bertan, bi erakundeek dituzten proiektuak eta erronkak aztertu dituzte, gaur egun dugun krisi sanitarioaren testuinguruan mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Jasangarritasuneko irizpideak jarraituz, herritarren mugikortasun-eskaerak asetzeko asmoz politika publikoak modu koordinatuan garatzeko borondatea erakutsi dute Marcok eta De la Peñak. Halaber, COVID-19ak eragindako egoeran garraioko zerbitzu publikoen kalitateari eusteak duen garrantzia azpimarratu dute.

Era berean, hainbat proiektu aztertu dituzte, adibidez, etorkizunari begira Arabako Mugikortasun Partzuergoa sortzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publikoetan Bat, Mugi eta Barik txartelak elkarreragingarritasunez erabili ahal izateko urratsak ematea. Horretaz gain, Miranda de Ebroren eta Vitoria-Gasteizen artean eten ziren tren-zerbitzuak urriaren 13tik aurrera berriro martxan jartzeko Renfek hartutako erabakiaren garrantzia nabarmendu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak