Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen buru izan da

2020-10-02
  • Euskadik ez du COVID-19ari aurre egiteko neurri gehigarririk aurreikusten

Iñigo Urkullu Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bileraren buru izan da. Bilera horretan erabaki da murrizketa gehigarririk ez aplikatzea, COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eta asistentziala kontuan hartuta.

Hala jakinarazi du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, organo horrek gaur arratsaldean egindako bileraren ostean. Bilera horretan erabaki da gaur egun indarrean dauden neurriei eustea eta prebentzio-jarraibideak zorrotz betetzearen garrantzia gogoraraztea.

1.- Intzidentzia-tasek beheranzko joeran jarraitzen dute.

2.- PCR testetan, positiboen ehunekoak egonkor jarraitzen du.

3.- Koronabirusak osasun-sistemaren asistentzia-arloan duen inpaktuari dagokionezpixkanaka ari da jaisten ospitaleratutako pertsonen kopurua. Euskadik 620 ZIU-ohe izan ditzake, eta aditzera eman behar da, bigarren bolada honetako kurba epidemiko osoan, ez dela ZIUetako Kontingentzia Planaren bigarren agertokira pasa behar izan.

4.- Oinarrizko birsorkuntza-tasak (Rt) beheranzko joera du duela hilabete eta erditik hona.

Bilakaera hori ikusita, birusa geldiarazteko bideak hiru fronte izaten jarraituko du:

Lehena: antzemate goiztiarra. Sintomak badaude, osasun-zentrora deitu eta isolatu.

Bigarrena: kasuen eta kontaktuen zaintza. Hurbileko kontaktuak identifikatzen eta birusaren hedapena saihesten duen zaintza-sarearen bidez. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko positiboen ia erdiak kontaktu asintomatiko gisa antzematen ari dira.

Eta hirugarrena: prebentzio-neurri indibidualak eta kolektiboak. Gutako bakoitzak asko egin dezake epidemia geldiarazteko, eta ez dugu erlaxatu behar. Urruntze soziala, eskuen higienea eta maskararen erabilera

Bileran izan dira, halaber: Josu Erkoreka, lehen lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua; Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburua; Jokin Bildarratz, Hezkuntzako sailburua; Iñaki Berraondo, Osasuneko sailburuordea; Juan Diego, Osakidetzako zuzendari nagusia; Ramiro González, Markel Olano eta Unai Rementeria ahaldun nagusiak; hiru sailburuetako alkateak, Gorka Urtaran (Eudeleko presidentea), Juan Mari Aburto eta Eneko Goia; eta Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren ordezkaria.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @fco_granaino
    2023-02-22

    Comentario de Twitter:
    12
    https://t.co/oajSycvVA1

    #UtilizandoIkurriñaSinBanderaDeEspaña🇪🇸
    #IncumpliendoCEArt4
    #MeOfende😡

    @DenisItxaso… https://t.co/hGyhFRXSjp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)