Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Done Bikendi Haranak eta San Marko Mankomunitateak bat egin dute kontratatzailearen profilaren argitalpena jasota uzteko Izenperen plataformarekin

2011.eko ekainak 06

Izenpek eskainitako Scap zerbitzuak aukera ematen du erakundeen kontratatzailearen profilen argitalpena egiaztatzeko, Sektore Publikoko Kontrataziorako 30/2007 Legearen arabera

Done Bikendi Haranak eta San Marko Mankomunitateak Izenperen argitalpena jasota uzteko zerbitzua izango dute beren kontratatzailearen profilerako. Kontratu publikoen legeak 42.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, zinez egiaztatu behar da kontratazio-prozesuari buruzko informazioa noiz jarri den jendaurrean, eta zerbitzu hau betebehar hori asetzera dator. Izenpek konfiantzako hirugarren alderdi gisa jokatzen du, argitalpena jasota uzteko, eta hori interesa duen edonork egiaztatu ahal izango du webgunearen bidez.

Zerbitzu horrek aukera ematen die administrazio eta enpresei beren lehiaketen argitalpena egiaztatzeko, baina ez hori bakarrik, aukera ematen baitu, halaber, doan eta webgunearen bidez modu irekian egiaztatzeko baldintzen orrien egoera. Modu horretan edozein herritarrek egiaztatu ahal izango du, Izenpek egindako egiaztatzeko ziurtagiriaren bidez, argitalpenak eskura jarraitzen duela hasiera batean argitaratu zen tokian eta bertako edukia ez dela aldatu argitaratu zen unetik.

Gainera, plataforma honen bidez, honakoak ere jasota utzi eta egiaztatu ahal izango dira: iragarki-taula elektronikoetako informazioa, akziodunen batzarraren dokumentazioa, ohar ofizialak, kontratazio publikorako oharrak eta abar. Horietan "konfiantzako hirugarren bat" izango da eta horrek emango du argitalpenaren fede, une jakin batetik aurrera, eta horrek egiaztatuko du beste data jakin batera bitartean argitalpen hori ez dela aldatu eta eskura egon dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan