Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak eta Itzuliaren antolatzaileek erabaki dute Arrateko eta Urduñako mendateetako igoeretan ikuslerik ez izatea

2020-10-06

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriak 6 

  • Bi lekuetan oso zaila da COVID-19ren kontra borroka egiteko pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea eta neurriak betetzen diren kontrolatzea

Eusko Jaurlaritzak eta Itzuliaren antolatzaileek erabaki dute Arrateko eta Urduñako mendateetako igoeretan (urriaren 20ko eta 27ko etapak) ikuslerik ez izatea. Eusko Jaurlaritzaren ustez egungo egoera epidemiologikoak ez du aukerarik ematen jarraitzaileen presentzia behar bezala antolatzeko. Bi mendateen ezaugarri orografikoek asko zailtzen dute pertsonen arteko segurtasun-tartea, beste leku batzuetan protokolo zorrotzen bidez berma daitekeena, kontrolatzea.

Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzak Osasuneko sailburuaren 2020ko abuztuaren 19ko Agindua, COVID-19k eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, gogorarazi du. Bertan ezartzen denez, errepideko txirrindularitzaren kasuan, ekitaldia gauzatuko den espazioa edo ibilbidea aurrez mugatuko da, eta espazio edo ibilbide bakoitzean gehienez ere 1.000 pertsona baimenduko dira. Bertaratzen diren edo parte hartzen duten pertsonen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantenduko da, eta maskara nahitaez erabili beharko da.

 

ARRATE ETA URDUÑA

 Arrateko mendatea Itzuliaren lehenengo egunean igoko da, urriaren 20an. Etapa Irundik abiatuko da eta Arrateko Santutegian amaituko da. Urduñako mendatea zazpigarren etapan igoko da. Etapa hori Gasteiztik irtengo eta Uribarri Gaubean amaituko da.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)