Elkarlan Sariak
Berriak Osasuna
qrcode

Osasun Sailak haur-minbiziaren ikerketa-proiektuetara bideratuko ditu 2019ko EiTB maratoia ekimen solidarioan lortutako 1.167.524,31 euroak (Gobernu Bilera 2020-10-6)

2020-10-06

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du, Osasun Sailak proposatuta, 2019ko EiTB maratoia ekimen solidarioan lortutako 1.167.524,31 euroak erabiltzeko laguntzen deialdia. Laguntza horiek Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren, BIOEF, haur-minbiziaren ikerketa-proiektuetara zuzenduko dira.

Ikerketa-arlo tematiko hori indartzeko eta sendotzeko 2019an bildutako zenbatekoa hiru laguntza-modalitate finantzatzera bideratuko da: osasun-arloko ikerketa-proiektuak, haur-minbiziaren ikerketa laguntzeko plataforma, eta doktoretza ondoko ikertzaileentzako kontratuak.

Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak lehentasuna ematen diote ikerketa sustatzeari eta, horren bidez, jakintza areagotzeari, osasun-zientzia sustatzeari —izatez osasun-zientzia aurrerapen handiak ari da lortzen ikertzaileen ahaleginari eta talentuari esker—, eta Euskadin aberastasun eta garapen sozioekonomikoa sortzen laguntzeari. Hori guztia, 2020ko Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategiaren barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko