Berriak
Eu

Paraguaiko Euskal Astea abiatu zen Domingo de Iralari buruzko liburuaren aurkezpenarekin batera

2011.eko ekainak 03

Ekitaldi honekin Euskadiren kultura, hizkuntza eta gastronomiaren alderdi ezberdinak adierazteko ekintzak hasi ziren

"Domingo de Irala y su entorno en la Villa Vergara" delako liburuaren argitaraldi berri bat aurkeztu egin zen, Mercosur-erako Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzak eta Asunciongo Jasone Euskal etxeak antolatuta Paraguaiko Bigarren Mendeurreneko ospakizunen inguruan.

Miguel Angel Elkoroberezibar irakaslea, ikertzailea eta liburuaren egileak berrargitalpen aktualizatuta eta zabalduta aurkeztu zuen  Iparraldeko Unibertsitateko Ambay audiroriumean.  Elkoroberezibarren azalpena baino lehen, Galo Egüez Jasone Euskal etxearen lehendakariak hitz egin zien entzule guztiei euskal etxeak antolatutako edizio hau egiteko laguntza eman zutenei eskertuz.

Julian Celaya Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaria eta Elvira Cortajarena Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Euskadiren Ordezkaria egon ziren Eusko Jaurlaritzaren izenean.

Orriz orri irakaslea eta euskal ikertzaileak Domingo de Irala jaio zen herria erakusten du, XVI. Mendearen lehen herenaren testuinguru soziala eta ekonomikoa aztertzen du, eta nolako pertsona eta familia deskribatzen du, bere bizitzaren garai ezezagunak jakinarazten ditu: jaio zenetik Ameriketara joatea erabaki arte. Idazleak XX men dearen hasieratik gaur egun arte Ozeanoaren bi aldetan gertatutako gertaera ezberdinak eta gogoangarriak ere gogoratzen ditu.

232 orrialdetan, 2006an Paraguaiko Historia Akademian agertu zen liburuak  berri asko ditu lehenengo argitalpenarekin konparatuz. Iralatarren armarriaren ikasketak, argitaragabeko irudiak, garai hartako gizartearen deskribapen zabaldua eta Irala familiari buruzko datu berriak, besteak beste.

Bederatzi ataletan dago egina. Don Galo Egüez Asunciongo Euskal Etxeko lehendakaria eta argitalpenaren arduradunak egin zuen aukezpena; eta liburuaren hitzaurrea don Roberto Quevedo idazle paraguaitarrarena da. Amaieran genealogia-bilduma, 1535 urtera arte dokumentu-eranskina eta antroponimia-indizea 500 baino  erreferentzi gehiagorekin aurki daitezke, 300 baino ohar biografiko gehiagorekin orrialdearen behealdean  osatua.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena eta Julián Celaya