
3
Euskadik 69.970 PCR proba egin ditu azken aste honetan, eta 2.828 kasu positibo detektatu ditu
Irailaren 21etik 27ra bitarteko astean, Euskadin 69.970 PCR proba egin dira, guztira, eta Covid-en 2.828 kasu positibo detektatu dira.
Lurraldeen arabera, positibo-kopuru handiena Bizkaian egon da (1.308 kasu), gero Gipuzkoan (858 kasu) eta, ondoren, Araban (499 kasu). Horiez gainera, bizilekua Euskaditik kanpora duten beste 163 kasu ere egon dira.
Euskadiko intzidentzia metatua azken 14 egunotan hauxe da: 279,98 positibo 100.000 biztanleko. Horrela azaldu du, gaur arratsaldean, prentsaurrekoan, Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programako koordinatzaileak.
Aste osoko txostena (irailaren 21-27a):