Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020-09-30

Atzo, 9.741 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 432 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 83 Araban, 198 Bizkaian, 138 en Gipuzkoan eta 13 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 56 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, irailaren 21etik 27ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 46 hildako egon direla.

 

(*) Asteko buletina bihar argitaratuko da 16.30etan, eta prentsaurrekoan aztertuko du Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak, Ignacio Garitanok.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/30_septiembre_Boletin.pdf

 

 

Gasteizen, 2020ko irailaren 30a

Iruzkin bat
  • 2020-09-30

    Kaixo,

    Akatsen bat egon behar da, eta ez badago azalpenen bat behar da, atzotik gaurko txostenera 100.000 biztanleko 7 eguneko tasan jauzi oso handia egon baita herriz herriko eta lurraldekako taulan, eta ez dator bat 4. orrialdeko grafikoarekin. 14 eguneko tasa izan daiteke, akaso?

    Eskerrik asko

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko