Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta galdutako enplegu guztia berreskuratzeko Berpiztu Programa zehaztu du

2020.eko irailak 29

Iñigo Urkullu lehendakariak, Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Euskadiko ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko Berpiztu Programa aurkeztu dute. Hau da, Programa horren helburua da ekonomia suspertzea eta, honen bidez, galdutako enplegu guztia berreskuratzea eta enplegu aukera berriak sortzen laguntzea. "Gure helburua, hain zuzen ere, langabezia % 10etik behera kokatzea da.Helburu hori denok batera lan egiteko gai bagara bakarrik lor daiteke. Hori da auzolana", adierazi du Lehendakariak.

Zehazki, Berpiztu Programak helburu hauek ditu: 135.000 lanpostu sustatu; 6.000 enpresa eta mikroenpresa berri sortzen lagundu; Ikerketa eta Garapeneko 1.000 proiektu berri sustatu;10.000 industria-enpresei lagundu; 4.000 industriaren eta zerbitzu aurreratuen balio erantsia handitu; 100 elikagai-industriaren balio erantsia handitu; eta 1.400ean handitu merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren balio erantsia.

Hazkunde Jasangarriaren esparruan kokatzen den eta hiru trantsizioei erantzuteko konpromisoa hartzen duen programa honek 13.250 milioi euroko aurrekontua izango du 2020-2024 aldirako.

Lehendakariak azpimarratu du Euskadik bere indarguneak eta aktiboak dituela ekonomiaren eta enpleguaren suspertze horri bermeekin aurre egiteko; hala nola, Ekonomia Ituna, aurreko krisiak gainditzearen esperientzia, lankidetza publiko-pribatua, industria onbideratua eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sare indartsua. "Batez ere, Gobernu sendoa dugu, aurrekontuak arrera ateratzeko gehiengo nahikoarekin, eta horrek Berpiztu Programa martxan jartzea ahalbidetzen du", nabarmendu du.

Bestalde, Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu du anbizio handiko programa dela une zail baterako, "arazo berriei erantzun berriak emanez". Hala, esan du zuzentzen duen sailak bere gain hartzen duela enplegu-sistema publikoa eraldatzeko zeregina, sortuko diren eskaera berriei erantzuteko eta inor atzean gera ez dadin. Kalitatezko enplegua sortzeko konpromisoa ere azpimarratu du. "Enpresetako eredu inklusibo eta parte-hartzaile berriaz ari gara", gaineratu du.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak azpimarratu duenez, nahiz eta sektore guztiak, salbuespenik gabe, ezinbestekoak izango diren misio honetan, zalantzarik gabe, industriak jarraitzen du eta jarraituko du izaten bermerik onena susperraldi sendo eta lehiakor bati ekiteko eta hain beharrezkoa den gizarte-susperraldi batera itzultzeko. Era berean, Tapia sailburuak ziurtatu du krisi honek ez duela geldiaraziko Eusko Jaurlaritzak I+Gren alde egiten duen inbertsio-apustua, guztiz kontrakoa baizik; hala, suspertzeak % 6ko gehikuntza izango du urtero enpresa-produktu eta -zerbitzu berriak sortzeko, 2.512 milioi euroko inbertsioa aurreikusita. Ildo horretan, iragarri du Euskadik Inteligentzia Artifizialeko Zentro berri bat izango duela, eta, aldi berean, Digitalizazio Estrategia bati ekingo zaiola.

Laster, programa hiru foru-aldundiekin eta euskal udalekin partekatuko da, Eudelen bidez, eta, gainera, eragile ekonomiko eta sozialen ekarpenak jasoko dira, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren eta Mahai Sozioekonomikoaren bidez. Ekarpen horiek jaso ondoren, behin betiko dokumentua adostuko da, eta Berpiztu Programa urriaren amaieran onartuko da Gobernu Kontseiluan.

 

Prentsa-txostena

Kargu kentzeak eta izendapenak

2 iruzkin
  • 2020.eko urriak 03

    Gauza gutxirekin, mantentzeko gauza gutxiagorekin eta ingurumen-inpaktu txikiagoarekin bizitzea ikusarazi

  • 2020.eko urriak 03

    Hacer ver vivir con poco, menos cosas que mantener y menor impacto ambiental

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak