Berriak Lehendakaritza

Euskal Herriak planetarekiko —gure ondasun komuna— duen konpromisoa berretsi du Lehendakariak NBEaren aurrean

2020-09-30
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkulluk Nazio Batuen Biodibertsitateari buruzko Goi Bileran hartu du parte, modu telematikoan

 Iñigo Urkullu lehendakariak gure ondasun komuna den planetarekiko Euskal Herriaren konpromisoa berretsi du gaur, modu telematikoan parte hartu duen Nazio Batuek antolatutako Biodibertsitateari buruzko Goi Bileran.

Nazioarteko komunitatearen aurrean, Lehendakariak esan du Euskadik bere gain hartzen duela bere ondarea babesteko eta Biodibertsitatea klima-erronkara egokitzen laguntzeko erantzukizuna.  “Oso ziur gaude. Etorkizuneko belaunaldientzako nahi dugun ondarea zaintzeko erantzukizuna geure gain hartzen dugu” – esan du.

Horren haritik, 2016an onartu zen Euskadiko Biodibertsitate Estrategia aipatu du. Bertan, toki-esparruan zein esparru globalean gauzatu beharreko ekintzak biltzen dira.

Hala, Urkulluk adierazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren azaleraren % 23 babestua dago eta toki-erakundeei finantziazio-bide bat eskaintzen zaie Biodibertsitatea babesteko proiektuak garatu ditzaten. Gainera, ekipamenduei lotutako Ekoetxeak sarea —hezkuntza informalean aitzindaria— aipatu du.

Esparru globalean, Lehendakariak gogoratu du Euskal Autonomia Erkidegoak Garapen Jasangarriko Eskualdeetako Gobernuen Sarearen —Regions 4— lehendakaritza duela; Dibertsitate Biologikoaren Konbentzioaren aurrean NBEaren Aholkularitza Batzordean parte hartzen duela; eta Edinburgoko Adierazpenean bildutako konpromisoak babesten dituela.

2 iruzkin
  • 2020-10-01

    Ibilgailu pribatuaren oso menpeko ekonomia ez egin, luxuzko ondasuna da.

  • 2020-10-01

    No hacer economía muy dependiente del vehículo privado, es un bien de lujo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak