Zeinu hizkuntzaren eguna
Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak salatu du Beasaingo gazte-lokal batean Ertzaintzako agente baten aurkako pintada iraingarriak agertu direla gaur goizaldean

2020-09-27

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak bere elkartasuna helarazi dio irainengatik eta kalteengatik salaketa jarri duen Ertzaintzako agenteari.

Eusko Jaurlaritzak salatu du Beasaingo Oriamendi kalean dagoen gazte-lokal batean Ertzaintzako agente baten aurkako pintada iraingarriak agertu direla gaur goizaldean. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren ustez onartezina da sarrerako ateko kristaletan kalteak eragin dituen erasoa. Pintadak, “zipaio” eta “faxistak, txakurrak eta hauen lagunak”, jada ezabatu dituzte.

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak bere elkartasuna helarazi die agenteari eta Ertzaintza osoari, bere arduragatik eta herritarrei ematen dien zerbitzu publiko garrantzitsuagatik. “Era honetako erasoak sobera daude eta onartezinak dira Euskadin. Iraganekoak diren eta euskal gizarteak behin betiko gainditu nahi dituen garaiak ekartzen dizkigute gogora”, esan du sailburuak.

2 iruzkin
  • Argazkia Javier Martínez Vadillo
    2020-09-28

    Badirudi iraganeko berragerpenak egon direla.

  • Argazkia Javier Martínez Vadillo
    2020-09-28

    Parece que hubiese rebrotes de tiempos pasados

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak