qrcode

Beatriz Artolazabalek bat egin du Euskal Autonomi Erkidegoan EuskalGorrak Federazioaren babesarekin Nazio Batuek sustatu duten zeinu-hizkuntza zabaltzeko erronkarekin

2020-09-25
Sailburuak mezu hau igorri du: “Euskal Autonomia Erkidegoan zeinu-hizkuntza pertsona guztientzako da”

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 25a

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek datorren igandean amaitzen den pertsona gorren nazioarteko astea dela-eta Nazio Batuek sustatutako erronkan hartu du parte. Hala, sailburuak, zeinu-hizkuntza erabiliz, mezu hau grabatu du bideoan: “Euskal Autonomia Erkidegoan zeinu-hizkuntza pertsona guztientzako da”.

Bideoa Euskal Gorrak pertsona gorren elkarteen euskal federazioak sustatuko du. Horrela, Nazio Batuek, erronka moduan, luzatutako mezu honekin bat egin dezan gonbidatu du federazioak Eusko Jaurlaritza: Sign languages are for everyone “zeinu-hizkuntza guztiontzako da”. Ekintza horren helburua da pertsona gorrek oraindik aurkitzen dituzten hesiak ezagutzera ematea.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak