qrcode

OKencasa mendekotasuna duten adinekoak zaintzen dituzten 1.000 pertsonarengana iritsiko da

2020-09-25
  • Hedatu egingo da laguntza-programa, EuskalHerriko Unibertsitateko eta London School ofEconomics-eko talde zientifikoek beremetodologia baliozkotu eta gero
  • UPV/EHUk OKencasak zaintzaileen ongizateandituen efektu positiboak berretsi ditu, eta London School of Economics-ek programak kostuetandakarren aurrezpena nabarmendu du
  • 2018an abiarazi zen proiektua eta prestakuntza, antolakuntza-tresnak, laguntza psikosoziala eta zerbitzu erabilgarrietako abantailak uztartzenditu, zaintzen dutenak zaintzeko

OKencasa beste fase batean sartu da senide zaintzaileeneguneroko bizitza errazteko helburuan. Etxeanmendekotasuna duten adineko senideak zaintzen dituzten1.000 pertsonari hedatu zaie programa, laguntza-sistema baten bidez; horretara sartzeko atea, bada, Zaindoo gailumugikorretarako aplikazioa da. Horren bidez, harremaneta laguntza-bide bat sortzen da zaintzailearekin, eta efektu positiboak sortzen ditu bere ongizatean, are pertsonak halako teknologiak inoiz erabili ez baditu ere.

OKencasak baliozkotze zientifiko sendo baten berrespenadu. UPV/EHUko adituek
Igone Etxeberria doktoreak zuzenduta– programaren efektu positiboak berretsi dituzte, 2019ko apiriletik2020ko otsailera bitartean 210 familiarekin egindakoazterlan kliniko baten bidez. London School ofEconomics-eko izen handiko ikerlari Joan Costa i Fontekzuzendutako talde batek, bere aldetik, ziurtatu du OKencasaren metodologiak sistema publikoaren zenbaitarlotan aurreztea dakarrela.

Programaren fase berri honen aurkezpena gaur egin dute Donostian, eta Gizarte Politiketako foru-diputatu Maite Peñak, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak, geriatriako mediku espezialista eta Sesosgiko zuzendari tekniko Juan José Calvok eta ekimen aitzindari honen sustatzaile eta arduradun Iñigo Kortabitartek parte hartu dute.

Zaintzen dutenak zaintzenpremisari helduta, OKencasakprestakuntza, antolakuntza-tresnak, laguntza psikosozialaeta zerbitzu erabilgarrietako abantailak uztartzen ditu, senide zaintzaileak laguntzeko.

Hurrengo bi hamarkadetan zehar, baby boom-aren belaunaldiak 65 urte beteko ditu eta horrek esan nahi du Euskadin, urtero, 33.000 pertsona gehiago izango direla 65 urtetik gorakoen biztanleria-taldean. Faktore horrek eta bizi-itxaropen handiagoak eta gaixotasunneurodegeneratiboen gorakadak mendekotasuna dutenadineko pertsona gehiago izatea ekarriko dute, eta horietako gehienak senideek zaintzen dituzte etxean.

Programa hedatzea

2018tik 2020ra bitartean egin zen programa pilotuanDonostiako 210 familia lagundu zituen OKencasak. Orain, bada, mendekotasuna duten senideak zaintzen dituzten1.000 pertsona doan laguntzea da xedea. Hori lortzeko, Irunera, Pasaiara, Errenteriara eta Ataunera ere hedatukoda proiektua. Programa, funtsean, mendekotasuna dutensenideak (dementziak, mugikortasun murriztuaosteoartrosia, hezurrak eta artikulazioak, bizkarrezurraeta bizkarra, osteoporosia–, gaixotasun kardiobaskularrakedo zerebrobaskularrak, Parkinson-en gaixotasuna edodiabetesa) zaintzen dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Proiektuan parte hartzeko, beste betekizun batzuen artean, beharrezkoa da zaindu beharreko mendeko pertsonakmendekotasun-maila bat aitortua izatea. Plazak mugatuakdirenez, aukeraketa bat egingo da betekizunak betetzendituzten familien artean. Interesdunek 943 003 723 telefono-zenbakira hots egin dezakete programaren baldintzen eta ezaugarrien berri izateko.

Maite Peña: “Zaintza, esperimentazioa eta etorkizuna

Maite Peña Gizarte Politikako foru diputatuak OKencasaproiektuak Gipuzkoarentzat duenbalio izugarriaazpimarratu du: “Garai zailak bizi ditugu, berrikuntza, elkartasuna eta zaintza funtsezkoak diren garaiak; proiektuaren funtsezko ezaugarriak direnak”.

Etorkizuna Eraikizek bultzatutako proiektugiltzarria” da, eta diputatuak bere filosofia esperimentala eta etorkizuneko erronkei erantzuteko gaitasuna nabarmenduditu: mendekotasuna duten pertsonak zaintzea, zaintzaileak zainduz, gero eta zaharragoa den gizartebatean.

Bestalde, Maite Peñak esan du albistebikainadelaproiektua 1.000 familiari eta Gipuzkoako udalerrigehiagotara zabaltzea. “OKencasa gero eta pertsonagehiagorengana iritsiko da, familia zaintzaileei beharrezkobabesa eskainiz, eta mendekotasuna duten pertsonen zeinhaien familien beharrak eta eskaerak beti erdiguneanipiniz”, zehaztu du.

Iñigo Kortabitarte: “Bizi-kalitatea hobetzea

OKencasak bultzada irmoa jaso du Gipuzkoako ForuAldundiko Gizarte Zerbitzuetako Sailetik, EuskoJaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta GizartePolitiketako Sailatik eta Donostiako Udaletik. Horiek eta gainerako administrazioek funtsezko rola jokatu zutenereduaren baliozkotze zientifikoaren fasean”, Iñigo Kortabitartek administrazioak eskertzeko esan duenez. Gainera, programaren ezaugarriak eta helburuak azalduditu. Programak, bada, funtsezko laguntza izan nahi du Gipuzkoan mendekotasun bat aitortuta duten 25.000tik gora adineko pertsona zaintzen dituzten pertsonentzako. Horien % 80 etxean zaintzen dituzte, eta zainketarenlidergoa familiek hartzen dute beren gain nagusiki. “Helburua da zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea, zainketaren egunerokoa erraztea eta zainketa mendekopertsonentzako ahalik eta kalitate handienekoa izate”, Kortabitartek nabarmendu duenez. Zera azaldu du, halaber: “Funtsezkoa da familia zaintzaileek egiten dutenlan handia ikusaraztea eta aitortzea, eta zaintzaileeilaguntza egokia ematea zaintzeko egoerak hartzen luzeetan”.

Juan José Calvo: “Etxeko arretaren aldeko apustua, baita zaintzailearen aldekoa ere”

Juan José Calvok, geriatriako mediku espezialistak eta Sesosgiko zuzendari teknikoak, nabarmendu du zer-nolakogarrantzia duen zaintzaileak laguntzeak: “OKencasa eta bestelako proiektu berritzaileak diseinatzeak adinekoenarreta hobetzen du; arreta hori da, hain zuzen ere, gizartezahartu batek aurrez aurre duen eta hurrengo urteetan ere joera bera jarraituko duen erronketako bat”. Horregatik, Sesosgi OKencasan inplikatu da; izan ere, “etxeko arretafuntsezkoa da eta, ondorioz, baita zaintzailea zaintzeaere”.

Lide Amilibia: “Tresna osagarri bat

Lide Amilibiak, Gizarte Politiketako sailburuordeak, nabarmendu duenez, tresna hauzaintzaileei zuzendutadauden eta Euskadin jada abian dauden beste zerbitzu eta prestazio ekonomiko batzuen osagarria da. Esate baterako, zaintzaileak laguntzeko udal-zerbitzuak, familienatsedenaldirako zerbitzuak, laguntza-produktuakeskuratzea (laguntza teknikoak) edo familia-ingurunekozainketetarako prestazio ekonomikoa”.

Zaindoo, sartzeko atea

OKencasa laguntza-sistemara sartzeko atea Zaindoo gailumugikorretarako aplikazioa da. Horren bidez, interakzio-bide erraz eta efektibo bat ezartzen da zaintzailearen eta OKencasaren artean. Harreman horri esker, zainketareneta zaintzailearen egoeraren eboluzioaren jarraipena egindaiteke.

Zaindoori esker, zaintzaileak tresnak, baliabideak eta trebakuntza eskura ditzake, aurrez aurre eskuratzekozailak izango liratekeenak.

Zainketaren antolakuntza eta familia-koordinazioa

OKencasak zenbait tresna ditu familian zainketa-lanakkoordinatzen laguntzeko eta erantzunkidetasuna errazteko.

Online prestakuntza

Prestakuntza-pilulak eskaintzen dira senidea hobeto zaintzen ikasteko, bai eta nork bere burua efikaziaz zaintzeko ere, zainketak zaintzailearen osasun fisikoan eta emozionalean duen eragina arintzeko.

Zure espezialista

OKencasaren erabiltzaileek familia-zainketaren espezialista bat dute; haien babesa da, une konplikatuetan.

Abantailak zerbitzu erabilgarrietan

Zerbitzuak eskuratzeko aukera; tartean, hauek: fisioterapia, etxearen egokitzapena eta administrazio-kudeaketetarako lege-aholkularitza edo gestoria, baldintza ekonomiko onuragarrietan.

Gainera, OKencasak aukera ematen du laguntza modu ezpresentzialean jasotzeko; hori bereziki garrantzitsua da COVID-19ak eragindako egungo egoeran.

Hobekuntza-emaitzak familia zaintzaileetan

Euskal Herriko Unibertsitateko Igone Etxeberria doktoreak zuzendu duen ikerketak berretsi du programakefektu positiboak dituela zaintzaileengan. Bada, honahemen fase pilotuan atera diren ondorio nagusietakobatzuk:

Gainkarga murriztea

Zaintzaile errearen sindromea gainkarga fisiko eta emozionalean (estresa, antsietatea, depresioa, eta abar) datza, eta zaintzaile askok pairatzen dute. OKencasakematen dien laguntzari esker, gainkarga gutxitu egiten da, intentsitate ertaineko efektuarekin.

Autoefikazia handitzea

Autoefikazia zaintzaileak zainketaren egunerokoakplanteatzen dituen egoerak arrakastaz jorratzeko eta ebazteko duen gaitasuna da. OKencasak ematen dituentresnei esker, gaitasun eta efikazia handiagoa dituzaintzaileak eguneroko erronkei aurre egiteko, eta bereautoefikazia handitu egiten da, intentsitate ertain-altukoefektuarekin.

Gogobetetasun handiagoa

Gainkarga-, estres- eta antsietate-mailetan eragindakohobekuntzei, autoefikazia handitzeari eta, ondorioz, zainketari eskainitako denbora murrizteari esker, zaintzailea, oro har, gogobeteago dago, intentsitateertaineko efektuarekin.

Programaren kostu-eraginkortasunaren emaitzak

Kostu-eraginkortasunaren azterketa Joan Costa i Font izenhandiko ikerlariak zuzendu du, eta OKencasak hiru arlotandituen inpaktu ekonomiko positiboak zehaztu ditu. Hauekdira arloak: lan-merkatua, laguntza-baliabide publikoakerabiltzea eta hautemandako bizi-kalitatea.

Lan-merkatua. Inpaktu ekonomikoa: 1.954 euro pertsonako eta urteko.

OKencasak lagundu dituen eta lan egiten dutenzaintzaileen zainketa-testuingurua hobetu egiten da, eta horrek beren lanean sortzen diren aldaketak murrizteadakar. Ondorioz, lan-kostu txikiagoa sortzen da (1.954 euro pertsonako eta urteko).

Laguntza-baliabide publikoen erabilera. Sortutakoaurrezkia: 2.614,9 euro pertsonako eta urteko.

Zaintzailearen ongizatea hobetzeak familiak laguntza-baliabideak (telelaguntza, eguneko zentroak edo egoitzakoplaza) erabiltzeko duen beharra murriztea dakar, eta horrek esku hartzearen kostuaren % 100eko itzulerasortzen du. Inbertitutako euro bakoitzeko bi euro berreskuratzen dira.

Hautemandako bizi-kalitatea. Inpaktu ekonomikoa: 13.965 euro pertsonako eta urteko.

OKencasak lagundutako pertsonek bizipoz handiagoadute, eta bakartasun-pertzepzio txikiagoa. QALY metodologiaren arabera, hautemandako bizi-kalitateahanditzea pertsonaren urteko errentan 13.965 eurokoigoera izatearen baliokidea izango litzateke.

Adostasun handia

OKencasak adostasun handia bultzatu du zaintzaileeilaguntza emateko beharraren inguruan, bai eta guregizartean zainketaren garrantzia ikusarazteko eta aitortzeko helburuaren inguruan ere.

Hori dela-eta, OKencasak Gipuzkoako Foru AldundiarenGizarte Politiketako Sailaren eta Eusko JaurlaritzarenBerdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarenbultzada eta Donostiako, Pasaiako, Errenteriako, Irungoeta Ataungo udalen inplikazioa ditu.

Hainbat esparrutako erakundeek ere kolaboratzen duteOKencasarekin; hauek, hain zuzen: GipuzkoakoFarmazialarien Elkargo Ofiziala, Euskal HerrikoUnibertsitatea, Afagi (Alzheimer-en gaixotasunaren eta beste dementzia batzuen elkartea), Aspargi (Parkinson-en gaixotasunaren Gipuzkoako elkartea), ATECE (Hartutakokalte zerebralaren elkartea), Agaer-Egge (Gaixotasunerreumatikoak dituzten pertsonen elkartea), KZGuneasarea, Metaposta eta Nazaret prestakuntza-zentroa.

Honako erakunde hauek ere funtsezkoak izan zirenproiektuaren baliozkotze zientifikoaren fasean: Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofiziala, GipuzkoakoMedikuen Elkargo Ofiziala, Deustuko Unibertsitatea, Matía Fundazioa, Dimensión, BetiON, Aspegi, Nagusilan, Hartmann, IMQ Igurco, La Perla, Adas, Donostia Kultura, Donostiako Musika Hamabostaldia, Basque CulinaryCenter, Hegalak eta Martin Berasategi.

2 iruzkin
  • Argazkia Javier Martínez Vadillo
    2020-09-25

    Laguntza juridikoko aplikazioak aztertzeak erabakiak hartzea hobetzen lagunduko du, baita aurrerapen teknologikokoak ere.

  • Argazkia Javier Martínez Vadillo
    2020-09-25

    Estudiar también aplicaciones de asistencia jurídica ayude a mejorar toma de decisiones incluso de avance tecnológico.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Peña, Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatua, Iñigo Kortabitarte, Okencasa proiektuaren sustatzailea eta Juan José Calvo, Geriatriako mediku espezialista