Berriak Osasuna

Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak Euskadiko egoera epidemiologikoa aztertu du

2020-09-28

Ignacio Garitano Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zaintza eta Kontrolerako programaren koordinatzaileak prentsaurrekoan aztertu du Euskadiko egoera epidemiologikoa. Garitanoren esanetan, 3 eta 16 urte arteko biztanleen intzidentzia-tasak behera egin du.

Joan den ostiraletik gaur arte, irailaren 28ra arte, Euskal Autonomia Erkidegoan guztira 24.986 PCR proba egin dira, eta horietan COVIDeko beste 1.231 kasu positibo atzeman dira.

Lurraldeen arabera, positibo kopururik handiena Bizkaian izan da, 630 kasurekin, ondoren Gipuzkoan, 310 kasurekin, eta, azkenik, Araban, 258 kasurekin. Horri Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo bizi diren eta positibo eman duten 33 pertsona gehitu behar zaizkio.


Momentu honetan, 273 pertsona daude ospitaleratuta; beraz, kopuruak joera egonkorra du, eta detektatutako positibo kopurua egiten diren PCR proba guztien % 5 inguru da.

BULETINA


Bestalde, Garitanok azaldu du bihartik aurrera ZIUn dauden kasuak kontabilizatzeko modua aldatuko dela. Izan ere, infekzio aktiborik ez duten baina ZIUetan ospitaleratuta jarraitzen duten kasuak ere zenbatuko dira.

Azkenik, irailaren 14tik 20ra bitarteko asteari dagokion asteroko buletina eguneratuta dago eta eskuragarri dago: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/24_septiembre_Boletin-semanal.pdf

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ignacio Garitano, Osasun Saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzailea