Artolazabalek Fekoor-en egunean parte hartu du, telematikoki

2020-10-04
  • Sailburuak esan du oztopoak ezabatzeko eta “gero eta bidezkoagoa, zuzenagoa eta solidarioagoa den gizartea lortzeko” lan egingo duela

Vitoria-Gasteiz, 2020/10/04

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, bideo baten bidez, Fekoor Egunean parte hartu du; Fekoor Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Bizkaiko Pertsonen federazio koordinatzailea da.

Bideoan, Artolazabalek honako hau esan du: “Urkullu lehendakariak nire taldearen gainean konfiantza duela erakutsi du, eginkizun zaila baina beharrezkoa betetzeko: oztopo horiek ezabatzeko aurrera egitea, gizartea gero eta bidezkoagoa, zuzenagoa eta solidarioagoa izan dadin”.

“Erronkak ilusioa eragiten digu”, esan du. Hori horrela, sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeekin egiten duen lankidetzako lana, eta, esan duenez, “ilusioa partekatzen dugu”. Orain bide berriari ekingo diogu, eta, beraz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean aliantzak izaten jarraituko duzuela adierazi nahi dizuet”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak