Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Euskadi ekonomikoki, sozialki eta emozionalki berreraikitzeko Programa iragarri du

2020.eko irailak 25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lau urtean 10.000 milioi euro baino gehiago konprometitu ahal izatea aurreikusten da, galdutako enplegu guztia berreskuratzeko helburuarekin

Iñigo Urkullu lehendakariak hasiera eman dio Elkargiko Bazkideen Batzar Nagusiak gaur goizean Gipuzkoako Teknologia Parkeko Auditorioan egindako bilerari. Bertan, Euskadi ekonomikoki, sozialki eta emozionalki berreraikitzeko Programa iragarri du. "Gure baliabide, gaitasun eta indargune guztiak batuko dituen programa, etorkizun ekonomiko eta sozial aurrerakoi eta ongizatekoa eraikitzeko", azpimarratu du.

Lehendakariak jakinarazi duenez, astearte honetan aurkeztuko dizkio Gobernu Kontseiluari ekonomia eta enplegua suspertzeko programaren oinarriak. Aurreikuspena, 10.000 milioi euro baino gehiago konprometitu ahal izatea da, galdutako enplegu guztia berreskuratzeko helburuarekin, datozen lau urte hauetan 135.000 lanpostu sustatuz, hain zuzen. Lehendakaritzak koordinatuko du programa, Lan eta Enplegu Sailarekin eta Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen Sailarekin batera.

Gobernu Kontseiluan aurkeztu ondoren, programa hiru foru-aldundiekin eta euskal udalekin partekatuko da, Eudelen bidez; eta, gainera, eragile ekonomiko eta sozialen ekarpenak jasoko dira, Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren, kooperatiba-munduaren, merkataritza-ganberen, sindikatuen, enpresen eta Elkargiren bidez. "Gobernantza kolaboratiboa, publikoa eta pribatua gauzatzera bideratuta dago. Euskadi Berreraikitzeko auzolanean", adierazi du lehendakariak.

Lehendakariak esan du programa urrian onartuko dela. "Datorren hilabetean zehar, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan eta Finantzen Euskal Kontseiluaren akordioak izatea espero dugu, baita Next Generation Europako Funtsei eta proiektuak hautatzeko irizpideei dagokienez ziurtasun handiagoa izatea ere. Oinarri horrekin eta jasotako ekarpenekin Euskadi Berreraikitzeko Programa onartuko dugu", azaldu du.

Lehendakariak, bere hitzaldian, enpresa txiki eta ertainen eta pertsona autonomoen likidezia- eta finantzaketa-beharrei erantzuteko ireki zen finantza-ildoaren harrera positiboa azpimarratu du. Guztira 8.900 espediente onartu dira, hau da, 715 milioi euro eman dira. Espediente gehienak profesional autonomoei dagozkie, eta finantzaketa-lerrora gehien jo duen sektorea merkataritza da, zerbitzuak, industria eta ostalaritza atzetik dituela. Eusko Jaurlaritzak 1.000 milioi euro ditu erabilgarri, eta finantzaketa lerro hori aurten bertan 1.500 milioi eurora arte luzatzeko aukera aztertuko du.

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko irailak 27

    No entiendo cómo quiere realizar la reactivación económica y social teniendo en cuenta que, muchos progenitores van a tener que reducir su jornada laboral o dejar sus trabajos para poder ir a recoger a sus hijos de infantil y primaria a las 12:15-12:30h.

  • 2020.eko irailak 27

    Ondo egin hidrogenoaren aldeko apustua trantsizio energetikoan, abantailetan ere hezi eta hidrogenoa bere arriskuekin erabili behar.

  • 2020.eko irailak 27

    Bien apostar por el hidrógeno en la transición energética, educar también en ventajas y manejo del mismo con sus riesgos.

Ekitaldiko kargudunak