Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Lehendakariak bilera izango du gaur enpresaburu alemaniarren talde batekin industria-ereduei buruz hitz egiteko

2011.eko ekainak 02

Bilera gau honetan izango da afari batean eta bertan Bernabé Unda sailburua, Confebaskeko burua, Miguel Lazpiur, eta Mercedesek Dusseldorf-en duen Giza Baliabideen zuzendaria, Dietmar Meder, izango dira.

Patxi López lehendakariak bilera izango du gau honetan Ipar Renania-Westfaliako Enpresaburuen Elkartearekin Euskadiko eta Alemaniako eskualde horretako industria-ereduei buruz hitz egiteko eta ideiak elkarri hartu-emateko. Izan ere eskualde horrek industria-ibilbide luzea egina du Alemanian. Lehendakariaz gain bileran honakook izango dira: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Bernabé Unda; Confebaskeko presidentea, Miguel Lazpiur, Mercedesek Dusseldorfen duen furgoneta-lantegiko Giza Baliabideen zuzendaria, Dietmar Meder, elkartekidea dena, eta multinazional alemaniarraren lantegiko Gasteizeko zuzendari orokorra, Emilio Titos.

Bilera hau eta egun batzuetara, datorren astean alegia, Eusko Jaurlaritzak bisita instituzionala egingo du Alemaniara.   Bernabe Unda buru dela, Eusko Legebiltzarreko Industriako Batzordeko kideek eta hainbat enpresaburuk osatutako ordezkaritza batek Munich eta Sttutgart bisitatuko ditu. Hiri honetan, Daimler taldearen egoitza nagusira joango da Eusko Jaurlaritza zuzendari gorenen aurrean Gasteizko plantaren ahalmena defendatzeko, Mercedesen VS20 modelo berriaren fabrikazioa planta horri eman diezaioten. Gasteizen duen planta Euskadiko industria-enpresa nagusia da, euskal BPG osoaren % 3 biltzen baitu.

Gaurko afarian 30 pertsona inguru izango dira, horietako 20 bat ordezkaritza alemaniarraren izenean. Euskadiko ordezkaritzaren aldetik, Patxi López lehendakariarekin, Bernabé Unda sailburuarekin eta Confesbaskeko presidentearekin batera, Bizkaiko Cebek, Gipuzkoako Adegi eta Arabako SEA patronalen ordezkari nagusiak izango dira.

Euskadiko inbertsioen %34

Euskadik enpresa alemaniarrei eskeintzen dizkien industria eta alderdi erakargarriak susatzeari begira Gobernuaren estrategia zein den azalduko dute euskal agintariek .    Euskadirekin merkataritza-harreman gehien dituen bigarren herrialdea da Alemania. Izan ere, euskal enpresen esportazioen %13,8 bertara doa eta inportazioen %10,8 bertatik datoz. Gainera, Euskadin atzerritik egiten diren inbertsio guztien %34a Alemaniatik dator.

 

 

Iruzkin bat
  • @IDELabs
    2011.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari se re úne hoy con un grupo de empresarios alemanes para debatir los modelos industriales http://tiny.ly/vhOB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)