Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko diputatuekin bilduko da

2020-09-23

Javier Hurtado sailburuak elkarraldi bat izan du turismoaren eta merkataritzaren arloetako arduradun diren Foru Diputatuekin. Bilerara bertaratu dira Cristina González, Arabako Aldundiko bigarren Diputatu Nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren saileko Foru Diputatua; Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko saileko Foru Diputatua; eta Imanol Lasa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiordea eta Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua.

Bilera honekin ixten da gaur erakundeekiko harremanen txanda, astelehenean bildu ondoren hiriburuetako udaletako 3 sailetako zinegotziekin eta EUDELekin. Gainera, bertan izan dira Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Goyo Zurro eta Merkataritzako zuzendari Elena Moreno.

Sailburuak azaldu duenez, legealdi honetako lerro nagusiak gobernu-akordioetan kokatzen dira, haien konpromisoa baita parte izatea “baterako gobernantza batean, erakundeen arteko trabarik gabeko lankidetza eta akordioak barnean hartuko dituen batean”.

Krisi honetatik baterako estrategiekin ateratzea da lehentasuna, enpleguak mantentzea eta enpresen likidezia sustatzea, turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreak suspertu ahal izateko. “Turismo jasangarri bat sustatuko dugu, Euskadi helmuga seguru, adimentsu eta lehiakortzat hartuta. Eta merkataritza eta ostalaritza suspertzeko plan bat, lehiakortasunaren hobekuntza barnean hartuko duena, aliantzetan eta gobernantza berri batean sakonduta”.

Sailburuak gogora ekarri duenez, udalen kasuan bezala, Aldundiek “duzue zuen lurraldeen ikuspegi hurbilena eta herritarrekiko harreman estuena”.

Bileran beste gai batzuei ere heldu zaie, besteren artean: protokolo sanitarioak, ekonomiaren eta enpleguaren egoera, eta etorkizuneko itxaropenak. “Sektorea aintzat hartzea, Aldundien eta Udalen eta Espainiako gobernuaren koordinazio instituzionalaz gain, izango da nire kudeaketaren oinarrietako bat”.

 

 

 

 

 

4 iruzkin
  • 2020-09-24

    Herritarrek Administrazio publikoarekin duten inplikazio handiagoa, baliabide gutxiegi eta zorra izugarri igotzen ari baitira

  • 2020-09-24

    Mayor implicaciones ciudadanas con la Administración pública con recursos insuficientes y deuda en ascenso enorme

  • 2020-09-24

    Funtzionarioei laguntza juridikoa irakatsi, batez ere ustezko arau-hausleen aurrean

  • 2020-09-23

    Enseñar a personal funcionariado asistencia jurídica, especialmente delante de supuestas personas infractoras

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak