Berriak Lehendakaritza
Eu

Terrorismoaren biktimen lege berria hitzartua

2011.eko ekainak 02

PSOEk eta PPk berriro ekin zieten atzo terrorismoaren biktimei buruzko lege integral berriaren negoziazioei Diputatuen Kongresuan .

Bi taldeen artean 35 zuzenketa aurkeztu zituzten, biktimei emandako babesa zabaltzeko eta hobetzeko. Hitzartutako zuzenketetako batek paragrafo bat gehitzen dio zioen azalpenari, paragrafo horrek bi alderdiek ETArekin bukatzeko duten irmotasunaren berri ematen du. “Estatuak berresten du terrorismoaren era guztiak behin betiko gainditzeko konpromisoa duela, trukena inongo baldintzarik eta ordainik gabe eman gabe”.

Lege berriak biktimen oroimenerako zentro bat sortuko du Euskadin. Legeak dio: 'Gobernuak Terrorismoen Biktimen Oroimenerako Zentro Nazional bat eratuko du. Zentro horren helburua izango da terrorismoen biktimak irudikatzen dituzten balore demokratiko eta etikoak babestea eta zabaltzea, biktimen oroimen kolektiboa eraikitzea eta askatasuna eta giza eskubideak defendatzeko eta terrorismoaren aurka herritarrak kontzientziatzea'.

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzak negoziazio horiek gertutik jarraituko ditu, Gorteetan behin betiko onartu arte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Irune Aguirrezabal Quijera, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaria