Eusko Jaurlaritzak segurtasun industrialeko dekretua aurkeztuko du, urrian indarrean sartu aurretik

2020.eko irailak 23
  • Streaming bidezko bi saio egingo dira, datorren asteazkenean, hilak 30
  • Izena emateko epea astelehenean bukatuko da. Dagoeneko 400 pertsonak baino gehiagok baieztatu dute parte hartuko dutela

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak bi saio antolatu ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, urriaren 1ean indarrean jarriko den ekainaren 30eko 81/2020 Industria Segurtasunari buruzko dekretua aurkezteko.

Uztailaren 14an EHHAn argitaratu zen dekretu berria ezartzeak aldaketa garrantzitsuak ekarriko ditu industria-segurtasuneko zenbait arlotan, batez ere, instalazioak martxan jartzeko izapideari dagokionez, baita industria-segurtasunaren araudiaren mendeko jardueren hasierari ere.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak beharrezkotzat jo du interesdunei araudi berriaren xehetasunak azaltzea, eta horretarako, streaming bidezko aurkezpen-saio bi antolatu ditu, irailaren 30ean: (09:30ean euskaraz, eta 11:30ean gaztelaniaz).

Parte hartzeko web helbide honetan dagoen izena emateko eskaera bete behar da: https://www.euskadi.eus/812020-dekretuaren-aurkezpena-ekainaren-30ekoa-industria-segurtasunari-buruzkoa/web01-a2indust/eu/. Izena emateko epea astelehenean bukatuko da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak