Garapenerako Lankidetza- programetarako laguntzak arautzen dituen dekretuaren proiektua egin aurreko kontsulta publikoa. Ondorioak

2020-09-22

Garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektua egin nahi da, giza garapen iraunkorra ikuspegi lokal-globaletik sustatzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erregelamendua egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia). Kontsulta horietan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritziak jaso dira.

Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta saileko sailburuak aldez aurretik onartu beharko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan