Berriak Lehendakaritza
Eu

Jakinarazi dute “36 orduz filmez bizirauten Donostian” film laburren lehiaketaren epaimahaiko kideak zeintzuk izango diren

2011.eko ekainak 01

“36 orduz filmez bizirauten” film laburren lehiaketaren bosgarren edizioa hartuko du Donostiak ekainaren 22tik 25era

Jakinarazi dituzte “36 orduz filmez bizirauten” film laburren lehiaketaren epaimahaiko kideen izenak. Ikus-entzunezkoen arloan entzutetsuak diren zenbait profesionalek film laburrak baloratuko dituzte eta estatuatxoak eta sariak emango dizkiete irabazleei. Ekimen horren babeslea da Eusko Jaurlaritza, eta Donostia Cultura eta San Sebastian Film Commision-ekin batera ari dira lankidetzan, proiektu horren bitartez herritarren partaidetza eta Euskadi sustatzea bultzatzeko asmoz.

Lehenengo sariak eta bigarrenak 5.000 eta 2.000 euroko zuzkidura ekonomikoa dute; aipamen bereziak estatuatxo baten bitartez aitortuko dira. Estatuatxoak “Haizearen Orraziaren" irudia du eta Donostiako Zinemaldiko maskor famatua sortu zutenek egindakoa da.

Honako hauek dira bosgarren edizio honetako epaimahaikideak: Rosa Perez Antenea3 Films-eko ekoizlea, Lope minisaioan edota 23 F edo Un burka por amor movietan parte hartu duena; Jose Romero zinema ekoizlea, Luis García Berlanga, Pilar Miró, Miguel Hermoso edo Paul Verhoeven bezalako profesional handiekin lan egindakoa; Michel Gaztambide zinema eta telebista gidoilaria, ETBn lan egin duena eta “Vacas” filmarekin Zinema Idazleen Zirkuluak gidoi onenari emandako saria lortu duena; José Maria Caro zinema eta telebista zuzendari eta ekoizlea, entzule ugari izan dituen hainbat saio—hala nola, Tierra de Lobos, Cuéntame Cómo Pasó, Hay Alguien Ahí, Hospital Central edota Ana y los Siete— egin dituena; Iban Garate aktorea, “Arriya” pelikularen protagonista (Malagako azken zine jaialdia saria jaso zuen) eta “Ipupomamua” haur eta gazteentzako zine, bideojoko, literatura eta abarrei buruzko saioaren aurkezlea.

Eusko Jaurlaritza ordezkatzen, Silvia Colmenero izango da, Eusko Jaurlaritzan ari baita komunikazio aholkulari gisa. Horrezaz gain, Silvia Colmenero AEBetako unibertsitate batean zine irakasle eta zenbait tailer eta ikastarotan aritu da, zinemari buruzko argitalpenak egin ditu eta Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Zinemaldiaren hautaketa batzordeko kidea da.

“36 orduz filmez bizirauten” delakoaren antolakundeak irekita du inskripzio epea ekainaren 7ra arte, Cinemavip.com-en bitartez taldeak eratu eta casting-ak burutzeko.

http://www.cinemavip.com/festivals/36hsf-donostia-san-sebastian/posts/jurado-de-las-36hsf-donostia-san-sebastian

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko