Javier Hurtado sailburua Merkataritza Ganberetako presidenteekin bildu da

2020-09-18

Turismo, merkataritza eta kontsumoaren sektorearekin bildu ondoren, Javier Hurtado sailburuak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren tutoretzapean dauden 3 lurraldeetako Merkataritza Ganberetako presidenteak eta idazkari nagusiak hartu ditu gaur. Bileran, sailburuarekin batera, Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Goyo Zurrok eta Merkataritzako zuzendari Elena Morenok hartu dute parte.

Ganberetatik, Gregorio Rojo (Arabako Ganbera), José Ángel Corres (Bilboko Ganbera) eta Pedro Esnaola (Gipuzkoa Ganbera) presidenteak eta, hurrenez hurren, Eduardo Mozo, Juan Carlos Landeta eta Javier Zubia idazkari nagusiak izan dira.

Sailburuak eta ganberetako ordezkariek elkarrekin egiten ari diren lana aztertu dute. Lan horren barruan, hainbat proiektu abiarazi dira, hala nola Merkataritzaren Behatokia, Retail Euskal Eskola eta Eus-Commerce. Hain zuzen ere, azken horrek bultzatzen ditu digitalizazio-programak, “eraldaketa- eta suspertze-garai honetan hain funtsezkoak direnak”, adierazi du sailburuak.

Javier Hurtadok, halaber, ganberek “sektore ekonomiko ugariren errealitatea ezagutzen duten eta lurraldeko behatoki gisa diharduten” zeharkako organismo gisa betetzen duten zeregina azpimarratu nahi izan du. Hori dela eta, amaitzeko adierazi duenez, ganberen eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren arteko lankidetza garrantzitsua da sektore horien ikuspegia aberasteko.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak