Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 10.000 isun baino gehiago jarri dituzte COVID-19ri buruzko Osasun Sailaren aginduak ez betetzeagatik

2020.eko irailak 20

Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 10.361 isun jarri dituzte ekainaren 18tik irailaren 15era bitartean, COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruz Osasun Sailak emandako aginduak ez betetzeagatik. Ertzaintzak 5.174 pertsona zehatu ditu eta udaltzaingoek, berriz, 5.187; kasurik gehienetan maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik. Lurraldez lurralde, Araban 2.089 isun jarri dituzte, Bizkaian 5.684 eta Gipuzkoan 2.582.

Osasuneko sailburuak ekainaren 18an eta abuztuaren 19an emandako aginduak betetzen direla zaintzean, Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 10.361 isun jarri dituzte koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko osasun-agintariek proposatutako neurriak betetzen diren zaintzeko egindako jarduketetan. Horietatik 8.500 isun nahitaez jantzi beharrezko maskarak jantzita ez izateagatik edo oker erabiltzeagatik jarri dituzte.

Osasunaren kalterako diren beste egoera batzuengatik, hala nola kalean edateagatik edo botiloiak egiteagatik, 1.020 isun jarri dituzte; horietatik 680 Ertzaintzak eta 340 udaltzaingoek.

Gainerako isunak ostalaritza-establezimenduetan pertsonen artean 1,5 metroko tarte fisikoa ez errespetatzeagatik (194), kalean 2 metroko tartea errespetatu gabe erretzeagatik (142), aforoari buruzko araudia urratzeagatik, gazteen lokaletan eta antzekoetan egoteagatik eta beste hainbat arrazoirengatik jarri dituzte.

  • Ekainaren 18tik irailaren 15era bitartean jarri diren isunei buruzko datuak biltzen dituen taula erantsi da.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak