Eusko Jaurlaritzak ia 35.000.000 euro bideratuko ditu euskaltegi publiko eta pribatuen lana laguntzera (Gobernu Bilera 2020-09-15)

2020.eko irailak 15
  • Euskal Autonomia Erkidegoak 101 euskaltegi ditu, eta urtero 35.000 ikasle inguruk ematen dute izena horietan

Gobernu Kontseiluak euskaltegi pribatuen eta titulartasun publikoko euskaltegien lana laguntzeko bi partida onartu ditu bere gaurko bilkuran. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak 22.158.000 euroko partida onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko 62 euskaltegi pribatuen lana laguntzeko, eta beste 12.810.000 euro bideratuko ditu 39 euskaltegi publikoetarako.

Guztira, 34.968.000 euro bideratuko dira, iaz baino 1.594.000 euro gehiago (iaz 33.374.000 euro bideratu zituzten). Bi aurrekontu-partida horien bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegien sarea osatzen duten 101 euskaltegien funtzionamendua bermatzen da. Euskaltegi horiek 35.000 ikasle inguru dituzte urtero, eta gero eta eskaintza zabalagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzen dituzte maila guztietan: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ostegunean aurkeztuko du, Gasteizen, aurtengo euskaltegien matrikulazio kanpaina. Hitzordu horretan hasiko den ikasturteari buruzko datu guztiak emango ditu.

2 iruzkin
  • 2020.eko irailak 15

    on line edo urrutiko hezkuntza ere indartu

  • 2020.eko irailak 15

    Reforzar también la educación a distancia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko