Berriak Herrizaingoa
Eu

Ekaina eguraldi ezegonkorrarekin hasiko da

2011.eko maiatzak 31

Euskal Meterologia Agentziak, Euskalmetek, eguraldi nahasi, hodeitza aldakor eta prezipitazioak iragarri ditu ekainaren hasierarako.

Euskalmeten arabera, datozen egunetan zehar, presio altuak Atlantikotik helduko dira eta ekialderantz mugitzen joango dira Europan zehar lekua irabaziz; hala, ipar eta ipar-ekialdeko haizea bidaliko digute.

Egoera honek asteburura arte iraungo du eta igandean, presio altuak erretiratuko dira ostegunera arte (hilak 9) iraungo duten presio baxuei bidea emanez. Ekainaren 9an Atlantikoko antizikloia berriro hurbilduko da.

Une hauetan Euskal Meteorologia Agentziak dituen iragarpenetan oinarrituta, atmosferako geruza altuetan (5.500 metrora) aire hotzaren pilaketa bat emango da Penintsularen ekialdean eta, bere ibilbidearen arabera, neurri altuagoan edo baxuagoan izango du eragina gure lurraldean.

Ziur aski, Euskalmeten ustez, pilaketa hori Frantziako ekialdean osatuko da eta ibilbide atzerakoi bat izango du; bereziki, ostiralean, ekainaren 3an, izango du eragina hemen, prezipitazio-ekaitsuak ekarri ahal dituen egoera ezegonkorrarekin. Egoera honek ekainaren 7ra arte iraun lezake, baina egun horretatik aurrera prezipitazio-arriskua egon liteke oraindik. 

Tenperaturei dagokienez, astearte honetan (hilak 31) beherapen nabarmen bat emango da barnealdean astelehenarekin alderatuz; kostaldean, ordea, beherapena neurrizkoa izango da. 15-18 gradu inguruko tenperaturak erregistratzea espero dugu eta, seguruenik, balore horiek datozen egunetan zehar mantenduko dira.

Ostiralean, ekainaren 3an, tenperaturak errekuperatzen hasiko dira (20 gradu ingururekin) eta asteburuan goranzko joera hau mantenduko da (20 graduak gaindituko dira). Datorren astean, tenperaturek behera egingo dute, baina aldaketa nabarmenik gabe. Ziur aski, tenperatura minimoek ez dute aldaketa aipagarririk jasango; 8 eta 12 graduen artean mantenduko dira eta ostiraletik (hilak 3) aurrera, 10-15 gradutara igoko dira. Hurrengo egunetan zehar aldaketa handirik gabe mantenduko dira.

Eguraldi oso lehorra

Euskalmeten arabera, hilean pilatutakoak Kantauri isurialdean eta Errioxa arabarrean maiatza oso lehorra izan dela adierazten du; % 30-50 jaitsi dira portzentajeak prezipitazio ohikoarekin alderatuz.

Arabako gainontzeko lurraldeetan hilabetea lehorra izan da. Ekaitzen kapritxoak zonalde euritsuena mendi banatzaileetan kokatzea nahi izan du; bertan, uneren batean 100 mm gainditu dira: Sarria 162 mm, Zegama 120 mm, Urkulu 102 mm eta Urduña 101 mm.

Daturik baxuenak (30 mm-tik behera), Errioxa arabarreko eta Enkartazioetako zenbait puntutan eman dira.

Prezipitazio-egunak hilabete osoan zehar banandu dira. Horien artean, maiatzaren 30eko ekaitz-pasartea nagusitzen da erabat. Sarriako estazioan eta Gorbeiako inguruan 115 mm orduko erregistratu ziren 13:40etik 14:30era, hau da, gutxi gora-beherako 118 mm-ko uholde-intentsitate eta pilaketa.

Beluntza eta Gorbeiako estazioetan ere intentsitate oso gogorrak eman ziren, 45,2 mm orduko eta 33,4 mm orduko, hurrenez hurren. Beste estazio urrunago batzuetan, Agurainen adibidez, 39,1 mm orduko erregistroa egin zuten.

Urkulu (23.9 mm orduko), San Prudentzio (20.2 mm orduko), Amundarain (19.3 mm orduko), Urduña (19.2 mm orduko), Subijana (15.5 mm orduko) eta Zaldiaraneko (15.2 mm orduko) estazioetan ere intentsitate gogorrak eman ziren.

Aipatutako egunera arte, prezipitazio-tarteak garrantzi gutxikoak izan ziren, hilabetearen hasieran izandako ekaitz batzuk (neurrizko intentsitate eta intentsitate gogorrekoak) alde batera utzita.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko