Berriak Hezkuntza

Jokin Bildarratz sailburuaren adierazpenak, hezkuntza-eragileekin izandako bilera-sortaren ostean

2020-09-11

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak bilera erronda bat burutu du atzo eta gaur hezkuntza-eragileekin, ikasturtearen hasieraz jarduteko, ikasturte berria nola hasi den zuzen-zuzenean ezagutu edo zein zailtasun izan dituzten jakiteko. Ikastetxe publikoetako zuzendaritzetako ordezkariekin, itunpeko hezkuntzako patronaletakoekin, sindikatuekin eta ikasleen guraso-elkarteen federazioetako ordezkariekin egindako bileren ostean, sailburuak topaketa hauen balorazioa egin du.

Bildarratzek eragile guztiengan aurkitu duen jarrera ona azpimarratu eta eskertu du, eta joan den asteartean karguaz jabetzeko ekitaldian erakutsi zuen bezala, hezkuntza komunitatearekin lanean aritzeko borondatea berretsi du.

Era berean, Bildaratzek hezkuntzako talde profesional guztiek egin duten eta egiten ari diren lana eskertu eta aitortu du.

Greba-deialdiari dagokionez, sailburuak galdetu du zer ekarpen egiten ote dien grebak ikasleei, familiei edo hezkuntza-sistemari berari, eta gaineratu du grebak ikasle ahulenak kaltetuko dituela.

Iruzkin bat
  • 2020-09-11

    Cómo es posible que se preocupe tanto por los perjuicios de un día, sólo un día de huelga, y no por la imposibilidad de muchísimas familias de conciliar sus trabajos con la jornada de mañana y tarde, todo un curso escolar?... Si no hay comedor, mejor de nueve a dos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak