
COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin
Atzo, 8.389 proba egin ziren, eta, haietatik, 635 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 97 Araban, 342 Bizkaian, 174 Gipuzkoan eta 22 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 55 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 55 pertsona ZIUn daude.
BAHEKETEN EMAITZAK
Zaldibarko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean kasu positibo batzuk detektatu direnez irakasleen artean, PCR probak hasi dira egiten langile guztiei Galdakaoko Ospitalean.
Emaitzen arabera hartu beharreko neurriak zehaztuko dira. Oraingoz, ikerketa epidemiologikoaren lehenengo ondorioak ikusita, kutsatzeak eskolatik kanpo gertatu omen dira.
Egoera epidemiologikoa:
Gasteizen, 2020ko irailaren 10a