Berriak Segurtasuna

Josu Erkorekak azpimarratu du aurrerapauso nabarmena eman dela Jaurlaritza euskaldunago baten alde

2020.eko irailak 09

Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka elkarrizketatu dute, gaur goizean, Euskadi Irratiko “Faktoria saioan.

Gaur goizean Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak azpimarratu du aurrera pauso nabarmena eman dela Jaurlaritza euskadunago baten alde, izan ere, orain sartu diren sailburuen gehiengoa eukaldun peto-petoak dira, “elkarrizketak euskaraz emateko arazorik izango ez dutenak”, gaineratu du.

Bestalde, Josu Erkorekak adierazi du Hezkuntza sailburua solaskide guztiekin hitz egiten saiatuko dela greba bideratzen saiatzeko. Gainera, azaldu du bai osasun sailak bai hezkuntza sailak, elkarlanean protokolo bat sendo bat prestatu dutela sortu daitezkeen  egoerei aurre egiteko.

Gernikako Estatutuari buruz, lehendakariordeak gogorarazi du lehen aldiz Gobernu Zentralaren konpromisoa eta hori betetzeko kronograma zehatza daudela. Erkorekak azaldu du politikako gorabeherak izan direla transferentzien negoziaketa atzeratzea ekarri dutenak. "Gobernua eratu den honetan, lehenik eta behin prest zegoen kronograma eguneratu behar da", esan du.

Autogobernu indartzeari buruz galdetuta, Erkoreka sailburuak arlo honetan Gobernu Zentralak hartu zuen konpromisoa gogorarazi du, kataluinaren egoerari eta euskadiren estatu berriari irtenbidea emateko konpromisoa, lekuan lekuko identitate sentimentuak aitortuz. “Badago oinarriak bultzada bat emateko eta bide berria urrtazeko”, gaineratu du.

XII. Legegintzaldian gidatuko duen sailaren inguruan, Josu Erkorekak gizarte demokratiko aurreratu bat eraikitzeko prozesuan segurtasunak duen garrantzia azpimarratu du. "Segurtasunik ez badago ezin da demokrazia antolatu", adierazi du. Gainera, esan du sailaren erronka izango dela segurtasun eredu urbilagoa, modernoagoa eta eraginkorragoa izatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak