Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 133.700 euro bideratuko ditu gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako (2011-05-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 31

Agindua, gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen agindua onartu du. Agindua 133.700 euroz hornituta dago, eta beraren xedea Euskal Autonomia Erkidegoan gaztelaniazko literatura-lanak argitaratzeko ahalegina sustatzea da.

Sail honek bere laguntza eta lankidetza eskaini nahi die Euskal Autonomia Erkidegoan dauden argitaletxeei, eta, horretarako, gaztelaniazko edizioak sortarazten dituen gastuak ordaintzera bideratutako diru-laguntzak eman nahi ditu. Zehazki, laguntzen helburua da 2011. urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoko argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko gaztelaniazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuak partez ordaintzea.

Xede horretarako 133.700 euro erabiliko dira. Deialdi honetan finkatutako betebeharrak betetzen dituzten euskal argitaletxeek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak. Argitaletxetzat hartuko da, bakarrik, bere gizarte xedearen barruan argitalpengintza izan eta 2009. urtetik 2010. urtera bitartean gutxienez hiru egileren bost liburu argitaratu dituzten merkataritza-erakunde pribatuak edo pertsona fisikoak. Bere gizarte-xedearen barruan argitalpengintza sartuta duten erakunde pribatuen kasuetan, bai eta pertsona fisikoen kasuan ere, jarduera ekonomikoen zergako edizio-jardueretarako epigrafean alta emanda egon behar dute. Ez dira emango diru-laguntzak elkarteek eta fundazioek aurkeztutako eskaerei. Argitaletxeek, Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute bere egoitza edo helbide soziala, deialdi hau argitaratzen den unean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan