Eu

Beatriz Artolazabalek sail berriaren oinarriak hauek direla adierazi du: eskubide pertsonalak dibertsitatean berdintasunera eta beharrizan soziala bizikidetzara

2020.eko irailak 08
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak lau lege-proiekturen onarpena landuko du datozen hilabeteetan

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 08a

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu berria izango den Beatriz Artolazabalek gaur adierazi duenez, sail berriaren oinarri eskubideak, pertsonalak dibertsitatean berdintasunera eta beharrizana, soziala, bizikidetzara direla. Era berean, zera azpimarratu du “berdintasuna, aniztasuna eta bizikidetza. Justizia, erreparazioa eta adiskidetzea. Eta erdigunean pertsonak eta elkarrekin bizitzeko proiektu bat, gizarte-proiektu bat”.

Testuinguru honetan, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, etorkinen harrera eta integrazioa, zahartze aktiboa edo gazteen emantzipazioa eta famili berrien osaketa, “norbanako eta gizarte osoaren balore eta konpromisoak dira, eta  Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako saileko ardatz”.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Euskadik erronka handiei egin beharko diela aurre uste du, erronka demografikoa, adibidez. Artolazabalek uste du, “ondorengoa, erlazioetan justizia eta solidaritatea aplikatuz eraikiko dela: gizon eta emakumeen artean, belaunaldi ezberdinen artean… eta baita ere gure gizartean dagoen dibertsitatea errespetatuz eta pertsona guztien duintasunakontutan hartuz, benetako gizarte demokratiko eta gizatiarra sortzeko”.

Baina ondorengoari botatako begirada horretan orain arte eman ditugun pausuak sendotuz ere eraikiko da, “gure iragana eta gure bakearen, bizikidetzaren eta adiskidetzearen aldeko borondateak gure ondorengorako hazi paregabeak dira”. “Gure ondorengoa egia, sortutako minaren bidegabekeriaren aitorpena eta erreparazioaren bidetik etorriko da, baina ondorengo hori bizikidetzan eta pertsona guztien eskubideen inguruko topaketan eraikiko dugu”.

Hartu beharreko neurriak

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hainbat helburu zehaztu ditu gaur, hala nola:  Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema sendotzea; haurren babesa lantzea; edo sistema judizial modernoagoa, geroz eta bizkorragoa, eraginkorragoa eta digitalizatuagoa lortzea.

Artolazabalek, halaber, zuzenduko duen Sailak datozen hilabeteetan landu nahi dituen lau lege-proiektuak aipatu ditu:

  • Euskadiko memoria historikoaren eta demokratikoaren Legea.
  • Gazteriaren Legea.
  • Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko legearen aldaketa.
  • Kultu-leku edo -zentroei eta erlijio-aniztasunari buruzko Legea.

Beatriz Artolazabalek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren kargua hartu du gaur goizean Ajuria Enea Jauregian, Iñigo Urkullu lehendakariaren, gainerako sailburuen, Eusko Legebiltzarreko Mahaia osatzen duten pertsonen eta kargua utzi duten bost sailburuen aurrean.  

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko irailak 10

    Erabiltzaileen eta Administrazioaren betebeharrak eta eskubideak gehiago ezagutarazi behar, eta alderantziz, batez ere aldi baterako lotura dagoenean edo ez dagoenean.

  • 2020.eko irailak 10

    Dar a conocer más las obligaciones y derechos personas usuarias y Administración y viceversa especialmente cuando haya un vínculo temporal o no.

  • 2020.eko irailak 09

    Eta berdintasun-eskoletan tematu behar, birtualak izan edo ez.

  • 2020.eko irailak 09

    E insistir en las escuelas de igualdad ya sean virtuales o no.

  • 2020.eko irailak 08

    Ohitura jasangarri gehiago irakastsi behar edo berotze globalak esperientzia traumatikoak ekarriko ditu.

  • 2020.eko irailak 08

    Enseñar más hábitos sostenibles o el calentamiento global traerá experiencias traumáticas.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak