qrcode

Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea zabalik

2020-09-08

Berdintasunerako Emakunde Sariaren  2020ko edizioaren deialdia argitaratu da gaur. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere.

Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da eta hautagaiak aurkezteko epea urriaren 9an bukatuko da. Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan; kasu bakoitzean, neurria berbera izango da:

a) Hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea.

b) Emakumeen lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako jardun, ekintza, lan, eta proiektuek berez duten garrantzia.

c) Jardun, ekintza, lan edo proiektu horiek edo proposatutako pertsona horren ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.

Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. Sari bakarra ematen denetik hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola, 2006an, Bagabiltza elkartea, 2007an; Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an; Lilaton taldea 2009an; Teresa del Valle, 2010ean; Irun eta Hondarribiakoa larde mistoak, 2011an; Bilboko Asistentzia Psikosozialerako Moduluek (Rekaldeberri, Deustu-San Ignacio eta Iralakoek), 2012an; La Posada de los abrazos elkartea 2013an; Fórum Feminista María de Maeztu 2014an; Hitzez emakume baserritarren elkarteak eta Arabako Landa Eremuko Emakumeen Sareak 2015ean; UPV/EHUko irakasle eta matematikako doktore Marta Macho 2016an; Virginia Imaz pailazoa 2017an, Deustoko indarkeria eta UPVko berdintasun masterrak 2018an eta Concepción María Carranza hezitzaile feminista 2019an.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @gipsolidarioa
    2020-09-16

    Comentario de Twitter:
    RT @gipsolidarioa: 🏆 2020ko Berdintasunerako @emakundEJGV sarira hautagaiak aurkezteko epea zabaldu dute.

    ℹ️👇👇👇
    https://t.co/pjSffbUXPZ

    📅…

  • Argazkia SN Robot
    @emakundEJGV
    2020-09-08

    Comentario de Twitter:
    🏆2020ko Berdintasunerako Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea zabaldu dugu: https://t.co/qk7dJeP2Kc

    📅 Epea:… https://t.co/RXjREpXEro

  • Argazkia SN Robot
    @RevTrabajadora
    2020-09-08

    Comentario de Twitter:
    Abierta la convocatoria para presentar candidaturas al Premio Emakunde para la Igualdad 2020 https://t.co/R3HGZxbx8s

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak