EHAAk XII. legealdi honetako Jaurlaritzako sailetako kide berriak izendatzeko eta aurrekoak kargutik kentzeko dekretuak argitaratzen ditu
- Sailburu berriek 10:00etan hartuko dute kargua Ajuria Enea jauregian, eta, ondoren, lehen Gobernu Kontseilua egingo dute, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak XI. Legegintzaldiko sailburuak kargutik kentzeko dekretua argitaratu du gaur, asteartea, hilak 08, bai eta XII. legegintzaldi honetan 11 sailetako kideak izendatzeko dekretuak ere.
IZENDAPENAK: Lehen Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua, Josu Erkoreka; bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua, Idoia Mendia; Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Olatz Garamendi; Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, Arantxa Tapia; Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, Pedro Azpiazu; Hezkuntzako sailburua, Jokin Bildarratz; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua, Iñaki Arriola; Osasun sailburua, Gotzone Sagardui; Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Beatriz Artolazabal; Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta bozeramailea, Bingen Zupiria; eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua, Javier Hurtado.
KARGU-UZTEAK: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta bozeramailea, Josu Erkoreka; Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia; Enplegu eta Gizarte politiketako sailburua, Beatriz Artolazabal; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua, Iñaki Arriola; Ogasun eta Ekonomia sailburua, Pedro Azpiazu; Hezkuntza sailburua, Cristina Uriarte; Osasun sailburua, Nekane Murga; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua, Sonia Pérez; Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Bingen Zupiria; Segurtasun sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia; eta Lan eta Justizia sailburua, María Jesús San José.
KARGUA HARTZEA ETA LEHEN GOBERNU KONTSEILUA
Gaur, asteartea, goizeko 10etan, sailburu berriek beren karguak hartuko dituzte Ajuria Enea Jauregian, eta sailak eskualdatuko dituzte.
Ondoren, 12:00etan, talde berriaren lehen Gobernu Kontseilua izango da, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela.