Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren eta CPIE-ren arteko Ingurumenaren gaian mugaz gaindiko lankidetzan aritzeko esparru-akordioa onartu du gobernu batzordeak (2011-05-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 31

Erabakia, Ingurumenaren arloan eta Txingudiri dagokionez, Euskal Kostaldeko Ingurumenerako Ekimenen Zentro Iraunkorrarekin (CPIE) mugez gaindiko lankidetzako akordio marko bat sinatzeko baimena emateko dena.

Gobernu Batzordeak gaur egin duen bileran, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta CPIE, Euskal Itsasertzeko Ingurumenaren aldeko Ekimenen Zentro Iraunkorraren artean Txingudiko Badiaren inguruan lortutako mugaz gaindiko ingurumen gaietako akordio markoa onartu du.

Horrela, Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Txingudiko badiaren babeserako aurkeztutako aginduari bide ematen zaio. Babes lankidetzarako akordio marko horrek Badiaren baliabide naturalen erabilera egokia du helburu, ekosistema bakarra eta gune sozio-ekonomiko bat izateaz gain, ezinbesteko habitata eta babeslekua dutelako Natura 2000 Sareko hainbat animalia eta landare espeziek.

Lankidetza akordioak lantzen dituen esparruak, oro har, Paisaiak babestea, zaintzea eta oneratzea, lehorreko, itsasoko eta itsasertzeko habitatak babestea eta oneratzea eta naturaren eta biodibertsitatearen babesa mugaz gaindiko lankidetzaren politikan txertatzea dira.

Era berean, beste alor zehatzago batzuk ere jorratuko dira, besteak beste, elkarrekin definitu eta hautatutako egitasmo zientifiko eta teknikoak lantzea eta gauzatzea, lankidetzaren xede diren gaietan informazioa eta esperientziak trukatzea, guneak eta ekipamenduak hobetzen parte hartzea, ingurumena eta naturaguneak babestearen gaian hezkuntza eta sentsibilizazio programa komunak garatzea eta sinatzaileen artean erabakitako beste edozein lankidetza mota garatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan