Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

531.000 € meategiak berritzeko eta agregakinen lurpeko ustiapenetarako proiektu eta jardunak finantzatzeko (2011-05-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 31

Ebazpena, Industria eta Energiako sailburuordearena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertu eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jardunen finantziaziorako laguntza publikoen 2011eko ekitaldirako jendau¬rreko deialdia egiten da.

Gaur egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak 531.000 € ematea onartu du, 2011ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan meategiak berritzeko eta agregakinen lurpeko ustiapenen ikerketa eta garapenerako proiektu eta jardunak finantzatzeko.

Diruz lagundu beharreko jarduera guztiak laguntza eskatzen den ekitaldiaren barnean hasi beharko dira, eta, arau honetan aurreikusitako laguntzen deialdia egiteko ebazpena indarrean hasi aurretik guztiz egikaritu diren jardunak edo proiektuak, deialditik kanpo geratuko dira.

Agindu honen bitartez diruz lagundutako jarduerak ondorengo lurpeko ustiapena prestatzeko jarduerak izango dira, hala nola, segurtasuna finkatzea, sartzeko, iheserako, aireztatzeko eta hustuketarako azpiegiturak ezartzea, baita produktuak ontzeko eta/edo biltzeko lurpeko ganberak sortzea ere, proiektu eta idazlan teknikoak idazteko ordainsariak barne.

Meatze-berrikuntzaren arloan, honako jarduera hauek izango dira, besteak beste, diruz laguntzeko modukoak:

Meategiak berritzeko proiektuak, ikerketak eta jardunak; obrak, azterlanak eta proiektu teknikoak egikaritzetik eratorritako gastuak, betiere elementu eta makina berritzaileak probatu eta esperimentatzearekin zerikusia badute; eta makinak alokatzea, erosteko aukerarik gabe, meatze-berrikuntzaren arloan aipatutakoen antzeko probak eta jardunak egiteko.


Laguntza horien xedeetarako, honako hauek izango dira diruz laguntzeko moduko kostuak:

a) langileen (ikerlariak, teknikariak eta gainerako laguntzaileak) kostuak, betiere ikerketa-proiektuan soilik jarduten badute.

b) tresna eta materialen kostuak, behar den neurrian eta ikerketa-proiekturako erabiltzen den aldian.

c) kontratu-ikerketei, jakintza teknikoei eta kanpo-iturrien lizentzia bidez merkatu-prezioetan erositako edo lorturiko patenteei dagozkien kostuak, betiere eragiketa erabateko lehiako baldintzetan eta kolusio-elementurik gabe egin bada, baita aholkularitza-kostuak eta ikerketa-jarduerari soilik bideratutako zerbitzu baliokideen kostuak ere.

d) ikerketa-proiektutik zuzenean eratorritako gastu orokor osagarriak.

e) Bestelako funtzionamendu-kostuak, materialen, horniduren eta antzeko produktuen kostuak barne, baldin eta ikerketa-jardueratik zuzenean eratortzen badira.

Eskaerak aurkezteko hilabeteko epea emango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren ebazpena argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, eta aurkeztutako eskaera guztiak ondorengo sei hilabeteko epean ebatziko dira, urteko deialdia indarrean hasten den egunetik zenbatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan