Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Sprilur taldeak bere kostuak murrizten jarraitzen du, Araia Haraneko Industrialdearekin xurgapen bidez egin duen fusioarekin (2011-05-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 31

Dekretua, Aiara Haraneko Industrialdea SA sozietate publikoa, xurgapenaren ondorioz, desagertzea onesteko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Arabako lurraldean dagoen Araia Haraneko Industrialdearekin egitekoa den xurgapen bidezko fusioa onartu du. Lautadako industrialdeak xurgatuko du industrialde hori, eta biak ere Arabako Industrialdea SA sozietatearen barruan geratuko dira. Sozietate Publikoen kopurua gutxitzea lortuko da fusio horren bidez, eta tamaina eta jardun-eremu handiagoa emango zaio ondoriozko sozietateari, gastu eta esfortzu bikoiztasunak ezabatzearekin batera.

Bi horien ondoriozko sozietateak fusionatutako sozietateek orain arte zuten sozietate-helburu bera izaten jarraituko du. Alde batetik, industria-ezarpenerako lurzoru egokiaren hirigintza-sustapenaren bidez, hirigintza-plana eta urbanizazio-proiektuen sustapenaren eta idazkuntzaren bidez, birpartzelazioaren bidez, konpentsazioaren bidez edo hirigintza-legerian aurreikusitako beste edozein figuraren bidez, baita urbanizatzeko eta industria-sustapenerako egokia den edozein lurzoru-tituluren erosketaren bidez ere, eta bestetik, pabiloi eta eraikin osagarrien industriguneen eraikuntza, haiek kudeatuz haien titulartasuna erabat eskualdatu arte.

SPRI talde osoan 2012rako kostuen % 20ko murrizketa burutzeko ezinbesteko premia betetzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren politikari erantzuten dio erabaki horrek, Sprilur Taldearen berrantolamendua baita pentsatutako neurrietako bat aurrezte handi horretarako.

Prozesu hori otsailaren 8an hasi zen Jaurlaritzaren Kontseiluan, SPRILUR taldearen mendeko hiru sozietate publikoren (Zamudio, Urduña eta Elorrio) desegitea onartu baitzen, eta 19 sozietatetik 8ra murriztea da azken helburua. Guztira 1 izango da Araban, 3 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan.

2011. urtean Arabako sozietateak fusionatu egingo dira eta Urduñako Industrialdea, Elorrioko Industrialdea eta Centro de Empresas de Zamudio, SA sozietateak, aldiz, azkendu. Oarsoaldekoak eta Irungoak ere fusionatu egingo dira.
2012an eta 2013an amaituko da prozesua, gainerako sozietate partaidetuen fusioarekin.
Prozesu horren bidez Eusko Jaurlaritzak ez ditu sozietateak murriztu nahi, baizik eta optimizatu, sailak uste baitu ez dela beharrezkoa sozietate bakoitzeko staff bat edukitzea, eta primeran funtziona daitekeela zerbitzu korporatiboen bidez.
Beste proiektu batzuei aplikaturiko etekinak lortzeko baliabide publikoak modu eraginkorrean kudeatzeko premiak eragindako erabakia da Sprilur Taldearen berrantolamendua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan