Berriak Hezkuntza

Hasi da ikasturtea Haur eta Lehen Hezkuntzan eta DBH 1 eta 2 mailetan

2020-09-07

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak, zein DBHko 1. eta 2. mailetakoak gaur hasi dira eskolara itzultzen, 2020-2021 ikasturte honen hasiera mailakatuan, Nagusiagoak, DBHko 3 eta 4 mailetakoak eta Batxilergokoak, datorren asteartean itzuliko dira, irailaren 15ean.

Lanbide Heziketan ere itzulera mailakatua izango da. Ikasle hauek irailean zehar bueltatuko dira, hilaren 14an hasita, mailaren edo zikloaren arabera:

  • Goi-mailako Lanb. Heziketa:
    • maila: irailak 14
    • maila: irailak 16
    •  
  • Erdi-mailako Lanb. Heziketa:
    • maila: irailak 21
    • maila: irailak 23
  • Oinarrizko Lanb. Heziketa:  
    • Lanbide Heziketako ikastetxeetan ematen bada:
      • maila: irailak 28
      • maila: irailak 30
    • Udalen zentroetan ematen bada:
      • maila: irailak 14
      • maila: irailak 16

Irudi eta argazkietan, Barakaldoko Gurutzeta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta 5 urteko gelako (Haur Hezkuntza)  neska-mutilak ikus ditzakegu, ikasturteko lehen eskola egunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan