Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren sailburuek kargua hartu dute

2020.eko irailak 08

Eusko Jaurlaritzako hamaika sailburu berriek karguari zin egin diote gaur goizean Ajuria Enea jauregian. Formula tradizionalari jarraikiz, Gernikako Estatutuaren ale baten gainean eskuak jarrita egin dute karguaren zina. Bada, “Euskadiren zerbitzuan” eta "legearen arabera" hartzen duten agintea "zintzo eta leialki" erabiltzea hitz eman dute.

Ekitaldia lehendakari Iñigo Urkulluren aurrean garatu da, eta berak irakurri ditu izendapenen dekretuak. Bertan izan dira, halaber, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejería, Euskal Ganberako Mahaiko kideak eta aurreko legealdiko gobernuko kargua utzi duten sailburuak. Urkulluk eskertu egin die egindako lana. 

Gobernu osatu berriak lehen bilkura egin ondoren, Lehendakariak nabarmendu du Jaurlaritza "zintzotasunarekiko, osotasunarekiko eta gardentasunarekiko" konpromisoarekin datorrela, "Kudeaketa hurbil, errealista, arduratsu, ireki eta eraginkorrarekiko" konpromisoarekin. "Gobernu hurbila, entzun eta erantzun egiten duena. Euskadiren orainarekin eta etorkizunarekin konprometitua. Guztion etorkizunarekin konprometituta", azpimarratu du.

Halaber, Lehendakariak gogorarazi du eskua luzatuta dagoela unean uneko larrialdiei erantzuteko, oinarrizko zerbitzuak bermatzeko, suspertze ekonomikoa bultzatzeko eta enplegu-aukerak sortzen laguntzeko; eskua luzatuta dagoela euskal autogobernua eguneratzeko eta indartzeko. "Gure ardura indarrak batzea da, aurrera egiteko eta Euskadirentzat etorkizun berri bat bermatzeko. Hauxe da gizarteak eskatzen diguna eta, aldi berean, guk gizarteari eskatu behar dioguna. Gizartea eta erakundeak, erakundeak eta gizartea elkarlanean, auzolanean bat egitea. Gizartetik gertu egon behar gara. Gizarteari entzun eta gizarteari erantzun behar diogu, etengabeko elkarrizketa batetan. Nekaezinak izan behar gara honetan. Hau da jarrera", adierazi du.

Eusko Jaurlaritza berria aurkezteko ekitaldia amaitzeko, sailburuek hartu dute hitza.

(*) Eusko Jaurlaritzaren XII. Legaldiko osaera

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko irailak 11

    En nuestra Constitución de 1978, según su artículo 4 apartado 2, se ordena de forma imperativa que las banderas autonómicas se utilizarán junto con la de España en los actos oficiales de las Comunidades Autónomas: "Los Estatutos podrán reconocer banderas y enseñas propias de las Comunidades Autónomas. Estas se utilizarán junto a la bandera de España en sus edificios públicos y en sus actos oficiales https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1978-31229#a1

    ¿Por qué se ha utilizado la bandera de la Comunidad Autónoma sin que esté junto a ella la de España en este acto oficial de toma de posesión de las consejeras y los consejeros?

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak