Berriak Osasuna

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

2020-09-04

 

Atzo, 9.841 proba egin ziren, eta, haietatik, 705 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 122 Araban, 357 Bizkaian, 217 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 48 pertsona ZIUn daude.

 

BAHEKETEN EMAITZAK

 

Mungiako Goieta tabernako (Bizkaia) bezeroen artean egindako baheketan 530 PCR egin dira orain arte Urdulizko Ospitalean. PCR proba hoietatik 410 emaitzak lortu dira. Momentuz 9 positiboak daude eta 125 emaitzaren zain.

 

Irungo Gaztelumendi tabernako baheketari dagokionez, 769 PCR egin dira Ficoban. Hemendik aurrera, PCRak egin nahiz dituzten tabernako bezeroek Bidasoako Ospitalera jo behar dute, euren osasun zentrura lehenago deituz ordua eskatzeko. Oraingoz, positibo bat dago eta 37 emaitzaren zain.

 

Egoera epidemiologikoa:

 

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/04_septiembre_Boletin.pdf

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko