Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

2.000.000 €-ko laguntzak Turismo-sektorean inbertitzeko eta interes estrategiko berezia duten enpresak sortzeko (2011-05-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 31

Ebazpena, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bidez, ezagutzera ematen da laguntzak emateko deialdia, 2011eko ekitaldirako turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen Aginduak ezarritako esparruaren barruan.

Gaur egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2.000.000 €-ko laguntzak ematea onartu du, turismoaren sektorean inbertitzeko, enpresa-sarearen garapena sustatzeko eta euskal turismoaren eskaintzaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko. Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren GAUZATU-Turismo programaren bitartez laguntzak ematen dira turismo-sektorean inbertitzeko eta turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzeko.

Jardun-programa horretatik sustatu nahi diren inbertsio-proiektuen bitartez, turismo-enpresa berriak sortuko dira eskaintzan nola turismo-produktuaren ikuspegitik hala lurraldearen ikuspegitik oraindik behar bezala garatu ez diren segmentuetan, eta, horri esker, kalitatezko eskaintza lehiakorraren garapena eta dibertsifikazioa erraztuko da, egungo eta etorkizuneko eskariari erantzuteko gai izango dena.

Gauzatu-Turismo programak finantzatutako inbertsioek honako hauek hartzen dituzte eraginpean:

1. eraikin bat eraikitzea edo eraikin eraiki berri bat erostea, hotel-erabilera emateko,
2. lehendik bazegoen eraikin bat birgaitzea edo modernizatzea, hotel-erabilera emateko,
3. lehendik bazeuden hoteletako instalazio eta ekipamenduak zabaltzea,
4. eta eraikinak eraiki edo birgaitzeko aukera, landetxe edo apartamentu turistiko gisa erabiltzeko; kanpinak eraiki eta hobetzeko aukera; eta abar.
5. Turismo-enpresak edota -produktuak sortzea edo zabaltzea naturaren, aisialdiaren edo osasunaren arloko jardueren aldetik turismorako erakargarriak diren sektoreetan, hala nola, golf-zelaiak, pitchputt edo antzekoak, zentro termalak, talasoterapia, natura-jarduerak, turismo aktibo eta kulturaleko jarduerak. Horiek guztiak jendearentzako irekiak izango dira.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 16an irekiko da eta hilabetean amaituko da, baldin eta kreditua agortu ez bada. Laguntzek gehienez % 30eko diru-lagunta ematen dute, eta laguntza horiek gehienez sei hilabeteko epean ebatziko dira, programa argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Laguntzek 2.000.000 euroko zenbatekoa izango dute guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-partidei dagozkien baliabide ekonomikoen kontura finantzatuko dira, ekitaldi honetarako aurrekontuak abenduaren 23ko 2/2009 Legean arautu direla aintzat hartuta. Deialdi honen kargura eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ezin izango du lege horretan ezarritako zenbatekoa gainditu. Beraz, zenbateko hori agortzen denean ez da laguntza gehiago emango, eta xedapen honek une horretan bertan utziko dio eraginkorra izateari.

Eusko Jaurlaritzak turismo-azpiegituren eta horien ekipamenduen modernizazioa bultzatu nahi du, baita turismo-enpresa berritzaileen garapen teknologikoa bultzatu ere. Ildo horretan, inbertsio horrek Euskadiren turismoaren sektorea eraldatzen lagundu nahi du, kalitatearen, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren eredu bihurtzeko, Sailak berak landutako 2010-2013 Turismo Marketineko Planean zein 2010-2013 Euskal Turismoaren Berrikuntza eta Lehiakortasun Planean zehaztutako helburuak betez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan