Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

“Elkarlan” sarien seigarren edizioa deitu da, balio publikoa sortzeko gai diren gizarte-proiektuak aintzatesteko

2020.eko irailak 04
  •  Guztira 36.000 euro banatuko dira herritarrek sustatu eta beraien berrikuntzagatik nabarmentzen diren lau ekimen sozialetarako
  • Elkarlan” sarien helburuetako bat da, halaber, Euskadin balio publikoa batera sortzen ikasteko eta arlo horretan elkarlanean aritzeko sarea finkatzen joatea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, gaur, “AGINDUA, 2020ko uztailaren 30ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onesten baita Eusko Jaurlaritzak balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako antolatzen dituen «Elkarlan» sarien seigarren deialdia (2020. urtea)argitaratu da. Sari horien helburua da balio publiko partekatua sortzea modu berritzailean sustatzen duten proiektuak aintzatestea, gizarteko erronkak eta beharrak asetzeko. Gainera, bosgarren edizioan egin zen bezala, Eusko Jaurlaritzaren helburua da, halaber, sariaren bidez “beste eragile batzuek parte hartzeko bide emateko formulak transferitzen laguntzea, horrela, Euskadin balio publikoa batera sortzeko ikaskuntza- eta elkarlan-sarea finkatzeko”.

2020ko Elkarlan sariek sei jarduketa-eremu hauetakoren batean balio publikoa sortzeko berrikuntzagatik nabarmentzen diren lau ekimen sozial aitortuko dituzte:

  • Osasuna
  • Ingurumena
  • Garapen ekonomikoa
  • Ikaskuntza-kultura
  • Gizarte-kohesioa
  • Gobernamendua, kultura demokratikoa eta erabaki publikoetako partaidetza

Gainera, proiektuek, funtsezko ezaugarri gisa, diseinu- eta ezarpen-fasean, pertsonak eta kolektiboak ahalduntzeko prozesuak aktibatzeko duten gaitasuna erakutsi beharko dute.

Aurkeztutako proiektuek ezarrita egon behar dute edo pilotu-fase aurreratuan. Hautaketa-batzorde batek –bertan aurreko deialdiko saridunek parte hartuko dute– baloratuko du proiektuek balio publikoa eta soziala sustatzea, ahalduntze-eredu izatea, izaera berritzailea izatea, pertsona eta kolektiboak ahalduntzeko prozesuak aktibatzeko modua beste eremu edo lurralde-espazio batzuetara eramateko gai izatea, haien diseinuan eta ezarpenean genero-ikuspegia jasotzea eta aurkezpenean kalitatea, koherentzia eta argitasuna erakustea. 

36.000 EURO

Deialdia zuzentzen zaie eskabidea aurkezteko egunean helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta beren jarduera nagusia bertan egiten duten irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoei, eta haiei baino ez. Hautatutako lau proiektuetako bakoitzak honako sari hau izango du: 

  • 6.000 euro, proiektu onenaren aintzatespen gisa.
  • 3.000 euro, jardunbide egokiak transferitzeko prozesuari aplikatzeko.
  • Kanpo-aholkularitza beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan, lurraldeko beste eremu edo espazio batzuetan aplikatzeko.
  • Saritutako proiektua informazio-bide eta komunikabideetan zabaltzea.

Hautagaiak aurkezteko epea hilabetekoa izango da eta eskabideak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez. 

GOBERNUAREN HELBURU ESTRATEGIKOA

2016-2020 gobernu-programak honako helburu hau aurreikusten du, besteak beste: administrazio irekia, gardena eta eraginkorra, herritarren parte-hartzea sustatuko duena eta, ekimen gisa, 2014an onetsitako Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriko konpromisoak betetzea sustatuko duena. Liburu Zuriak, besteak beste, honako konpromiso hau jaso du: “esperientzia berritzaileak garatzea sustatzen da, gure kultura demokratikoan berriak izan eta parte-hartzeari bide emateko formulak esperimentatzeko aukera ematen duten proiektu pilotuentzako laguntzaren bidez.” “Elkarlan” sarien deialdiak, hala, helburu estrategiko horri erantzuten dio.

 

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ararteko
    2020.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    Elkarlan sarien seigarren edizioa deitu da, balio publikoa sortzeko gai diren gizarte-proiektuak aintzatesteko
    https://t.co/1vEw772I1P

  • 2020.eko irailak 05

    Aupatu behar dugu parte hartzera ez bait gaude oso sentsibilizatuta balorea sortzeko albisteak ikusi ondoren

  • 2020.eko irailak 05

    Animar a presentarse generar valor estamos poco sensibilizados y sensibilizadas según se va observando es noticia a veces.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)