Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak BEC-en kapital handikuntzan parte hartu du 12 milioi euro jarriz (2011-05-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 31

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen kapital- zabalkuntzan parte hartzeko baimena emateko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Bilbao Exhibition Center (BEC) baltzuaren kapital handikuntza izenpetzeko baimena eman du gaur. Kapital-zabalkuntza Akziodunen Batzar Nagusiak onartu zuen pasa den martxoan. Eusko Jaurlaritzak, 12.020.242 euro jarriko ditu kapitala handitzeko. Horrela, Jaurlaritzak baltzuaren kapitalaren %46,52 izango du bere.

Kapital handitze hori Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2002ko ekainean eta urrian Barakaldoko erakustazoka garatzeko izenpetu zuten lankidetza-hitzarmenen haritik etorri da. Akordio horien arabera, Jaurlaritzak urtero 12 milioi euroko ekarpena egiteko hitza eman du akzioak harpidetuz.

Kapital handitze horretan Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak baino ez dute parterik hartu. Beraz partaidetza-ehunekoak honela geratu dira: Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundia (%46,52), Barakaldoko Udala (%3,04), Bilboko Udala (%2,27) eta Bilboko Merkataritza Ganbera (%1,64).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan