Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Basurtu - La Casilla Tranbiarako komunikazioak eta Leioa – Barakaldo Tranbia eraikitzeko kudeaketa-gomendioa onartu da (2011-05-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 31

Jaurlaritzaren Kontseiluak Bilboko tranbiaaren Basurtu - La Casilla tarteko komunikazio, tranbia-seinaleztapen, bide-seinaleztapen eta energia-proiektuen inguruko obrak egin eta zuzentzeko lana Euskal Trenbide Sareari gomendiotan ematea erabaki du.

ETSk honako obra hauek egingo ditu bere finantza-baliabideak erabiliz: Bilboko tranbia-sarearen trazadura handitzeko bide-seinaleztapenaren sistema, azpiegitura elektrikoa handitzeko lanak, tranbia-seinaleztapenaren sistema, eta ustiapenaren kudeaketa-sistema eta komunikazio-sistemak.

Tranbiaren tarte hori martxan jartzeko aurreikusitako data 2012ko lehen hirulekoa da.

Bestetik, Jaurlaritzak erabaki du Leioa eta Barakaldo arteko tranbia zerbitzu publikoa eraiki, finantzatu, ustiatu eta mantentzeko kontratuen lizitazio eta esleipenarekin lotutako hainbat jarduera ere ETSri ematea gomendiotan. ETSk egin beharreko lanak ETSk berak hartuko ditu bere gain. Kudeaketa-gomendioa ETSk esleipen-proposamena egindakoan amaitutako da. Kontsesioa emateko aurreikusitako data 2012ko erdialdea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan