Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

14,5 milioi euro Pertsonal Ikertzailea prestatu eta hobetzeko beketarako (2011-05-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 31

Agindua. Honen bidez, 2011-2012 ikasturtean dei egiten da ikertzaileen prestakuntza-eta hobekuntza-programetarako laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko, eta laguntza horiek arautzen dira.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2011/2012 ikasturterako pertsonal ikertzailearen prestakuntza eta hobekuntza-programetarako dirulaguntza berriak eta aurrekoak berriro ematea arautu eta deitzen dituen agindua.

2011/2012 ikasturterako pertsonal ikertzailearen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako dirulaguntza berriak eta aurrekoak berriro ematea arautu eta deitzea ditu programa honek, 14.485.884 euroko zenbateko globalean, helburu eta, horretarako, jarduera-ildo hauek izango ditu:

Prestakuntza:

AE modalitatea: doktoretza aurreko dirulaguntzen programa, pertsonal ikertzailea Espainiako aplikazio-zentroetan prestatzeko.

AK modalitatea: doktoretza aurreko dirulaguntzen programa, pertsonal ikertzailea atzerriko aplikazio-zentroetan prestatzeko.

B modalitatea: doktoretza aurreko dirulaguntzen programa, proiektuei lotutako pertsonal ikertzailea prestatzeko.

Hobekuntza:
DKR modalitatea: doktoretza ondoko dirulaguntzen programa, atzerrian jarduten duen pertsonal ikertzailearen hobekuntzarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan