Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegu-eskaera guztien berritze automatikoa irailak 30era arte luzatuko du

2020-08-28

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuak 28

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak Enplegu-eskaera guztiak automatikoki berritzeko prozesua luzatzea erabaki du. Era honetan, lan-eskaera guztiak automatikoki berrituko dira 2020ko irailak 30era arte, eta langabeek ez dute inolako lanik izango.

Lanbidek, harreman telematikoen aldeko apustua mantentzen du, eta honekin batera, bulegoetan jende pilaketak saihesten laguntzen du. Horretarako, web kanala eta telefono zenbakiak bideratu ditu biztanleriak zenbait izapide administratibo burutu ahal izateko, bulegoetatik pasatu gabe: Lanbiden izena ematea, NireLanbidenet-era sartzeko pasahitzak eskatzea, LEABD (enplegua eskatzeko txartela) dokumentua eskatzea, berriztatze-dataren informazioa kontsultatzea, ziurtagiriak bidaltzea (izen-ematearena, izen-ematearen aldiena, urteko kobrantzena, espedientearen egungo egoerarena), prestakuntza-ikastaro bateko aurretiko izen-ematea edo enplegu-eskaintzetako izen-ematea.

Beste kudeaketa ezberdinetarako, aurretiko hitzorduaren sistema mantentzen du Lanbidek, eta zita hauek Lanbideren webgunean, www.lanbide.euskadi.eus, edo telefonoz izapidetu daitezke, 945 160 600 / 630 305 452.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko