Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua (2011-05-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 31

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua eratzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua sortzen duen dekretua.

Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua 2011-2012 ikasturtean hasiko da funtzionatzen eta Vitoria-Gasteizko Araba kalearen 41.ean, barruan, izango du egoitza.

Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuak ondorengo hezkuntza-eskaintza emango du 2011/12 ikasturtean:

Haur Hezkuntzako Goi Mailako heziketa-zikloa.

Modulu hauek eskainiko dira:

- Autonomia pertsonala eta haur-osasuna.
- Garapen kognitiboa eta motorra.
- Gizarte- eta afektibitate-garapena.
- Haur Hezkuntzaren garapena.
- Haur-jokoa eta haren metodologia.
- Enpresa eta ekimen ekintzailea.
- Adierazpena eta komunikazioa.
- Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
- Trebakuntza sozialak.
- Familiekin esku-hartzea eta gizarte-arriskuan dauden adin txikikoei eman beharreko arreta.
- Lehen laguntzak.

Sareko Informatika-Sistemen Administrazioa goi mailako heziketa-zikloa.

Modulu hauek eskainiko dira:

- Sistema operatiboen ezarpena, aurrez aurreko 26 ordurekin.
- Sareen planifikazioa eta administrazioa, aurrez aurreko 79 ordurekin.
- Hardwareren oinarriak, aurrez aurreko 20 ordurekin.
- Datu-baseen kudeaketa.
- Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak.

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa goi mailako heziketa-zikloa.

Modulu hauek eskainiko dira:

- Interpretazio grafikoa.
- Mekanizazio-, konformazio- eta muntaketa-prozesuen definizioa.
- Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak.

Instalazio Elektrikoak eta Elektroteknikoak erdi mailako heziketa-zikloa.

Modulu hauek eskainiko dira:

- Elektroteknia.
- Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak.

Sukaldaritza eta Gastronomia erdi mailako heziketa-zikloa.

Modulu hauek eskainiko dira:

- Eskaintza gastronomikoak.
- Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa.
- Segurtasuna eta higienea elikagaien manipulazioan.
- Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak.

Osasun Larrialdiak erdi mailako heziketa-zikloa.

Modulu hauek eskainiko dira:

- Psikologia.

Guztira 26 modulu, 6 lanbide-arlotan, eta 1.000 ikasletik gora eskolatuko dituzte.

Urrutiko Lanbide Heziketako ikastegiak ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatuen laguntzaileen sare bat izango du. Ikastetxeen ezaugarrien eta ikasleen jatorriaren arabera definituko da sare hau.

8 iruzkin
  • 2011.eko uztailak 12

    Instituto de Formación Profesional a Distancia (Acuerdo del Consejo de Gobierno del 31-05-2011)

  • @MENITM
    2011.eko uztailak 10

    Comentario de Twitter:
    Instituto de FP a distancia en País Vasco. Ciclos de servicios... http://t.co/07kISYj

  • @iEuskadi
    2011.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @xuriarte: El Gobierno Vasco crea el Instituto de Formación Profesional a distancia http://ow.ly/5qU4u #irekia

  • @Garatxa
    2011.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @xuriarte: El Gobierno Vasco crea el Instituto de Formación Profesional a distancia http://ow.ly/5qU4u #irekia

  • @aslenews
    2011.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @xuriarte: El Gobierno Vasco crea el Instituto de Formación Profesional a distancia http://ow.ly/5qU4u #irekia

  • @vllona
    2011.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @xuriarte: El Gobierno Vasco crea el Instituto de Formación Profesional a distancia http://ow.ly/5qU4u #irekia

  • @xuriarte
    2011.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco crea el Instituto de Formación Profesional a distancia http://ow.ly/5qU4u #irekia

  • @jgdelsol
    2011.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/NurYk7s Instituto de Formación Profesional a Distancia de la CAPV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan